Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Atal berria:
33. lerroa:
== «Ministeritza» izena ez da euskara batua, oker sortua da (ez baitago «ministeri» izeneko lanbiderik) ==
 
Kaixo, Laukatu. Kontuan izan Euskaltzaindiak «''ministeritza»'' izena baztertzeko eta «''ministerio»'' erabiltzeko arautu duela. Ikus [http://www.euskaltzaindia.net/hiztegibatua ''Hiztegi Batua''].
 
Euskarazko ''-tza'' atzizkia erabiliz gero, ''ministrotza'' izango genuke (''nekazari > nekazaritza, neskame > neskametza, soldadu > soldatutza'' eta abar sortu ditugun bezala). Hala ere, ''ministrotza'' hori lanbideari legokioke (konparazio batera: «Lau urte egin nituen ministro, eta neka-neka eginda bukatu nuen, ministrotza lanbide nekeza baita»), eta ez luke ''Industria Ministerioa'' izenerako balio izango, adibidez. Ondo izan. --[[Lankide:Xabier_Armendaritz|Xabier Armendaritz]] [[Fitxategi:Icons-mini-comment new.gif|18px|link=Lankide eztabaida:Xabier_Armendaritz]] 2013-06-19, 20:25 ([[UTC]])