Josep Guinovart: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
 
No edit summary
1. lerroa:
[[File:Josep Guinovart 2.jpg|thumb|Josep Guinovart, 2007.]]
Pintore, marrazkilari eta grabatzaile katalana (Bartzelona, 1927 - 2007). 1948an egin zuen lehenengo erakusketa, Bartzelonako Syra galerietan. 1952an Parisen ikasketak sakontzen izan ondoren, muralak, antzerki-lanetarako dekorazioak, liburuetarako irudiak, kartelen diseinuak eta abar egiten hasi zen. Garai hartan egin zituen lanen artean, Lorcaren ''Bodas de Sangre'' obrarako eszenografia eta Salvat Papasseiten ''Poesies'' libururako irudiak dira aipagarrienetako batzuk. 1976tik aurrera grabatuak ere egin zituen. Harrezkero, Guinovartek erakusketa askotan parte hartu zuen, Espainian, Europan eta Estatu Batuetan. Haren obra aldi figuratibo jakingarri batetik abiatu zen, surrealisten eta kubisten eraginpean: ''Sorpresa'' (1951), ''Familia'' (1952). Gero, arte abstraktuak eta informalismoak perspektiba berriak zabaldu zituzten bere estetikan, eta esperimentuak egiten hasi zen, erretako egurrezko egiturak, zaborretara botatako objektuak, kutxak, estalki polikromoak, ikurrak eta abar erabiliz, artistaren adierazpen plastiko subjektiboaren eta bere ingurune bitalaren sinbolo, mamu eta kontraesanen artean halako elkarrizketa bat sortuz. Haren lanak museo askotan banatuta daude: Reina Sofía, Madril; Arte Modernoko Museoa, Bartzelona; Bilboko Arte Ederretako Museoa; Guggenheim Museum, New York; Museum of Modern Art, New York; Fine Arts Museum of Long Island, New York; Caixa de Pensions Fundazioa, Bartzelona.
== Erreferentziak ==