Errenteria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
Orereta (eztabaida | ekarpenak)
t Orereta azpimarratu
22. lerroa:
| oharrak =
}}
'''Errenteria''' [[Gipuzkoa]]ko ipar-ekialdeko [[udalerri]] bat da, [[Donostia]]tik 7 kilometrora dagoena. [[Oiartzualde]]ko eskualdean dago, [[Oiartzun]]ekin, [[Pasaia]]rekin eta [[Lezo]]rekin batera, [[Pasaiako badia]]tik oso gertu, eta eskualdeburua da. [[Euskaltzaindia]]k euskara baturako onartutako ''Errenteria'' herri izenaz eta ''errenteriar'' herritar izenaz gainera, haien sinonimotzat erabiltzen dira —neurri txikiagoan bada ere— '''Orereta'''<ref>[http://www.ondarea-errenteria.net/euskara/fitxak/orereta Herria ezagutzen - Errenteriako Udala]</ref> eta ''oreretar'' izenak.
 
Udalerriak 31 km² ditu, eta 39.324 biztanle zituen 2012an. Horrenbestez, Gipuzkoako herri jendetsuenetan hirugarrena da, Donostiaren eta [[Irun]]en atzetik, bereziki [[1960ko hamarkada]]z geroztik, [[Espainia]]ko hainbat eskualdetatik izandako [[immigrazio]]a dela eta. [[Euskal Autonomia Erkidego]]an, berriz, herririk jendetsuenetan hamargarrena da; eta [[Euskal Herri]] osoan, hamabigarrena.