11.883
edits
No edit summary |
No edit summary |
||
'''Terapia genetiko'''a organismo baten [[ehun]]en zeluletan [[gene]]en sartzean datza, gaixotasun batzuk sendatzeko. Bere helburua gaixotasuna eragiten duten geneak aldatzea da, [[kromosoma|kromosometatik]] gen okerrak kenduz zuzenak ipintzeko. Modu honetan hereditarioak diren gaitzak edo mutazio batek eragindakoak tratatu litezke epe laburrean.
Hainbat [[birus]] erabili dira orain arte zelula [[ostalari]]an sartu behar diren geneak garraiatzeko, bektore moduan. Lehenengoan genea edo gene berriak birusean sartzen dira [[ingeniaritza genetiko]]aren bidez. Giza-zelulak infektatzerakoan birusak genoma berria zelularen kromosometan txertatzen du. Tratamendu honek arrakasta badu, txertatutako genomak [[proteina]] funtzionalak sortuko ditu, gaitza sendatuko dutenak.
Orain arte terapia genetikoan erabili diren birusak [[adenobirus]]ak eta [[erretrobirus]]ak izan dira.
2000. urtean giza genomaren informazio genetiko guztia deszifratu zen. [[Giza genoma]]k 3 mila milioi [[nukleotido]] eta [[proteina]]k kodetzen dituzten 22.000 gene inguru ditu, eta dagoeneko gaitzak eragiten dituzten gene batzuk ezagutzen dira. Giza genomaren ezagutza sakona gaixotasun genetikoak diagnostikatzeko ez ezik, terapia genetikoa garatzeko ere balio handiko tresna izango da.
|
edits