Ireki menu nagusia

Aldaketak

=== Ezaugarriak ===
* Malerrekako euskaran [[hika]] tratamendua gaur egun bizi-bizirik eta oso sendo mantentzen da.
* San / Erran (EsaEsan): [[Malerreka]]n ''san'' (esan) eta ''erran'' hitzen arteko bi eremuen banaketa dago. [[Ezkurra]], [[Eratsun]], [[Saldias]] udalerrietan, hots, [[Ezkurra ibaia]]ren goi [[arro]]an, "esan" hitza "san" esan ohi da, adibidez: Esango diot > Sanen diot, [[Leitzaldea]] ([[Leitza]] eta [[Goizueta]]), [[Larraun]] (hedadura gehienean) eta [[Ultzamaldea]] ([[Igoa]] eta [[Beruete]]) eskualdeko euskararen eraginez. Aldiz, [[Zubieta]] eta [[Beintza-Labaien]] udalerrietatik aurrera gainontzeko Malerrekako udalerri guztietan, hots, [[Ezkurra ibaia]]ren behe arroan, "esan" hitza "erran" esaten da, adibidez: Esango diot > Erranen diot, [[Bortziri]] eta [[Baztan]]go euskararen eraginez. Hortaz, "san" ("esan") eta "erran" hitzen arteko muga [[Saldias]], [[Zubieta]] eta [[Beintza-Labaien]] udalerrien artean kokatzen da.
* "J" hizkia "ll"" bezala ahoskatzen da. Joan duk > Llon dok edo Llun dok, Joaldunak > Lloaldunak. ([[Larraun]]-en kasu ez)
* Aditz molde bereziak ematen dira. Adibidez: Ez dut > Eztot, Hitz egin > Llolasin (Jolas egin/Solas egin), Irikita > Irikie, Itxita > Itxie.
* Malerrekako hizkeran ematen diren bertako hitzak. Adibidez: Idortu > lehortu, Iratzea > Garoa, Loie > Lokatza.
* Euskara batuko -GO atzizkia Malerrekan -EN bezala erabiltzen da, hau [[nafarrera]]ren ezaugarri oso nabarmena da. Adibidez: Esango diet > EsanenSanen diet, Emango dizut > EmanenManen dizot/dizut. Halere ezaugarri hau, nafarreraren azpieuskalki guztietan ematen da.
* Jatorria gaztelanian izan eta hizkuntza horretan -ON amaiera duten hitzak euskara batuan -IA atzizkia daramate. Aldiz, Malerrekako Malerrekako euskaran (baita [[Leitzalde]] eskualdean ere) gaztelaniazko -ONA atzizkia mantentzen dute. Adibidez: Bota ezak baloia > Botazak balona. Baita erdarakada hauetan ere: gipuzkeraz esaten den "kajoia" > "kajona" (malerreka), "baloia" > "balona" (malerreka), gipuzkeraz esan ohi den "kabroia" iseka > "kabrona" (malerreka), adibidez: "Hi kabroia haiz" (gipuzkeraz), "hi kabrona llaiz" (Malerrekako hizkera).
* Beste hizkera edo euskalkietan "TX" ([[gipuzkera]]z) edo "X" ([[Iparraldea]]n) hizkiak erabiltzen diren hitzak Malerrekako hizkeran "Z" hizkiaz ahoskatzen dira ([[Nafarroa]]ko beste hainbat eskualdeetan bezala). Adibidea: ''Zapela'' (Malerreka) = Txapela ([[Gipuzkoa]] edo [[Bizkaia]]n), Xapela ([[Iparraldea]]n), ''Zokoa'' (Malerreka) = Txokoa, ''Zerrie/a'' (Malerreka) = Txerria, ''Zurie/a'' (Malerreka) = Txuria, ''Zapala'' (Malerreka) = Txapala, eta abar.
44.850

edits