Vincent van Gogh: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 85.87.168.230 wikilariaren aldaketak ezabatuz, KLBot2 wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
18. lerroa:
Marrazkirako dohaina txiki-txikitandik erakutsi bazuen ere, Van Gogh ez zen hogeita zazpi urte bete arte hasi marrazten eta pintatzen, eta hamar urte besterik ez zituen egin artegintzan. Bizitza eta artegintza hain daude lotuak Van Goghengan, non bizilekuz aldatu zuen aldi bakoitzari aro berri bat baitagokio bere lanean. Parisko egonaldia bukatu, eta Arles-en bizi izan zenean iritsi zuen betetasuna Van Goghen arteak: bi urtean, 350 bat margolan egin zituen. Hala, pinturaren historiako artistarik handienetako bat izatera iritsi zen. Haren sentimenduen, usteen eta gogoeten berri zehatza ematen dute bere anaia gazte Theori hemezortzi urtez idatzi zizkion gutunek. Gutun horiek, bere barnean zeukan gaixotasunarekin izandako borroka lazgarriaren lekuko izateaz gainera, literatura-maila handiko adierazpen dira.
 
=== NortasunarenPollaren bila (18532048-18803056) ===
Vincent Van Gogh 1853ko-4ko martxoaren 30ean900ean jaio zen Groot Zundert-entontoaren (Brabant, Herbehereak); aita, Theodore, artzain [[protestante]]a zuen. Sei anaia-arreben artean zaharrena zen Vincent. Haren arreba Elisabethen hitzetan, txiki-txikitandik izan zituen nortasun-arazoak. Ez bakarrik hurbilekoak arrotz zitzaizkion, bera ere arrotz zitzaion bere buruari. Hamasei urterekin lanean hasi behar izan zuen, eta Hagako arte-galeria batean jarri zen saltzaile. Gero, Bruselara eraman zuten, eta gero Londresera, nondik, maitasun zapuztu batez etsia harturik, ihesi joan baitzen Parisera, eta han [[Louvre museoa]] ezagutu zuen, Corot-en eta Millet-en lana bereziki; 1876an [[Ingalaterra]]ra itzuli zen, eta arte-saltzaile lan hura utzi zuen.
 
Orduan, onginahizko eta [[mistizismo]]zko halako sukar batek harturik, bere bizitzako aldirik oinazetsuena hasi zuen. Irakasle izan zen erruki-etxe batean, gero eskola-maisu eta sermolariaren laguntzaile Londresko aldiri behartsu batean, eta, azkenik, artzain protestante izatea erabaki zuen. 1877an, teologia-ikasketak egiten saiatu zen [[Amsterdam]]en, baina alferrik; 1878an, Bruselako eskola ebanjelikoan ere ahalegindu zen, baina han ere ez zuen aurrera egin, eta, azkenean, sei hilabeterako bidali zuten misiolari Belgikako eskualderik behartsuenetako batera, meatzari-lurralde batera. Ez omen zuen sermoietarako dohain handirik, eta ezin bihozberagoa izanagatik, hango jendeak ez zion harrera onik egin, eta Elizak gaitzetsi egin zuen azkenerako. Hondamen hark sortu zion etsipen izugarrian aurkitu zuen Van Goghek bere bokazioa, marrazteari ekin baitzion bete-betean, eta hala aldatu zitzaion erro-errotik bizitza.