«Sexu ugalketa»: berrikuspenen arteko aldeak

2.022 bytes added ,  Duela 7 urte
t
79.154.218.99 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Addbot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
t (79.154.218.99 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Addbot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.)
 
Izaki askotan egoera haploidea gametoen fasera murriztu da. Beste batzuetan gametoek [[mitosi]]a jasan dezakete eta izaki [[zelulanitz]] haploideak sortu. Bi kasuetan gametoen kanpo itxura antzekoa izan daitezke, eta [[isogamo]]ak izan, edo [[eboluzio]]natu dute eta asimetria handia dute ([[anisogamia]]).<ref>Gilbert (2000), [http://www.ncbi.nlm.nih.gov/books/bv.fcgi?rid=dbio.section.203 1.2. Multicellularity: The Evolution of Differentiation]</ref> Normalki gameto handienari [[obulu]] izena ematen zaio eta emea dela kontsideratzen dugu, eta gameto txikiari [[espermatozoide]] izena ematen diogu eta arra dela kontsideratzen dugu. Izaki batek gameto handiak baino ez baditu sortzen orduan emea izango da eta alderantzizkoa gertatzen bada arra. Izaki batek bi motako gametoak sortzen baditu [[hermafrodita]] izango da. Hermafroditak batzuetan euren burua ernaldu dezakete, eta euren oinordekoa sortu bestelako inolako izakiren laguntzarik gabe.<ref>Alberts et al. (2002), [http://www.ncbi.nlm.nih.gov/books/bv.fcgi?rid=mboc4.section.3822 V. 21. Caenorhabditis Elegans: Development from the Perspective of the Individual Cell]</ref>
 
=== Animaliengan ===
[[Fitxategi:Hoverflies mating midair.jpg|thumb|250px|left|Bi euli sexu harremanak edukitzen.]]
Ia-ia [[animalia]] guztiek ugalketa sexual mota bat edo beste dute. Heldu gehienak [[diploide]]ak dira, nahiz eta [[poliploide]]ak eta [[aploide]]ak diren hainbat izaki ere badauden. Izaki bakun batzuetan emeek eta arrek ez dute kromosoma kopuru bera eta beraz ernalkuntza sexuala emeen [[klonazio]]z ematen da. Ugalketa sexualeko kasu gehienetan [[zigoto|zelula sexual]] espezializatuak dituzte, eta hauek [[meiosi]]aren bitartez txikiagoak diren [[espermatozoide]]ak eta mugitu ezin daitekeen [[obulu]]a sortzen dute. Bi [[zigoto]]ak elkartuta indibiduo berriak sortzen dira.
 
Hainbat animalia gai dira ugalketa [[asexual]]a izateko. Erabiltzen diren metodoak [[partenogenesi]]a eta [[fragmentazioa (biologia)|fragmentazioz]].
 
Zigotoa hasieran esfera batean bilakatzen dira, gero [[blastula]] batean, honek berrantolakuntza eta bereizketa ematen duelarik. [[Belaki]]etan blastulak igeri egiten du leku berri bateraino eta bertan belaki berri bat sortzen du. Talde gehienetan, ordea, blastulak berrantolakuntza ezberdin bat garatzen du. Lehenengo inbaginazio bat edukitzen du eta [[gastrula]] sortzen da, bertan liseriketa ganbara egongo delarik. Modu honetan bi azal ezberdin sortzen dira: [[ektodermo]]a, [[endodermo]]a eta gehienetan [[mesodermo]]a. Geruza horietatik organoak sortzen dira.
Animaliek [[eguzki]] energia erabiltzen dute modu ez-zuzen batean hasteko. Hala ere badira animalia gutxi batzuk ez dutela energia horrela jasotzen, [[fumarola|fumarolen]] inguruan bizi direnek [[bakteria]] [[sulfato]]-jalez elikatzen dira eta beraz eguzkiaren energia ez dute inongo moduan sartzen euren zikloan. Hala ere animalia gehienek [[landare]]ek [[fotosintesi]]aren bitartez ekoizten dituzten azukreak jaten dituzte (edo beste animalia batzuk jaten dituzte hauek aurretik landareak jan dituzte). Azukre hauek erabilita hazi edo mugitu daiteke animalia. Prozesu hau [[glikolisi]] moduan ezagutzen da.
 
=== Landareengan ===
56

edits