Onddo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 85.87.84.5 wikilariaren aldaketak ezabatuz, KLBot2 wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
26. lerroa:
''Onddo'' terminoa [[latin]]ezko ''fungus'' ("[[perretxiko]]") hitzetik dator. Azken hau, berriz, [[greziera]]zko ''sphongos''/σφογγος ("[[belaki]]") hitzetik sortu zen, seguru asko zenbait perretxikoren egitura eta morfologiaren ondorioz. Beste hizkuntza batzuetan oraindik erabiltzen da: alemanez ''Schwamm'' (belaki) edo ''Schwammerl'' deitzen zaie zenbait perretxikori.
 
== Dibertsitatea ==
dibertsitatea
Onddoak mundu osoan barrena daude hedaturik, eta [[habitat]] gehienetan hazi ohi dira, [[basamortu]]ak barne. Onddo gehienak [[lur]]rean hazten dira, baina zenbait espezie [[ur]]etan soilik bizi dira. [[Bakterio]]ekin batera, onddoak [[materia organiko]]aren [[deskonposatzaile]] nagusiak dira mundu osoko [[ekosistema]] lurtar gehienetan. Onddoen espezie-kopurua eta landareen espezie-kopurua alderatu da zenbait ingurunetan, eta kalkulu horretatik abiatuz ''Fungi'' erreinuak 1,5 milioi espezie dituela estimatu da<ref>Hawksworth DL (2006) "The fungal dimension of biodiversity: magnitude, significance, and conservation" ''Mycol. Res.'' '''95''' (641–655)</ref>. Orain arte [[taxonomia|taxonomoek]] 70.000 onddo-espezie inguru deskribatu dituzte, baina talde honen benetako dibertsitatea ezezaguna da oraindik<ref>Mueller GM, Schmit JP (2006) "Fungal biodiversity: what do we know? What can we predict?" ''Biodivers Conserv'' '''16''' (1–5)</ref>.
 
Onddo batzuk [[mizelio]]ak sortzen dituzte harizpi antzeko egituretatik, [[hifa|hifetatik]] alegia, abiatuz; beste batzuk [[zelula]] isolatu gisa hazten dira. Duela gutxi arte, onddo-espezie asko ezaugarri morfologikoetan eta gainerako espezie biologikoetarako erabiltzen diren kontzeptuetan oinarrituz deskribatu dira gehien bat. [[espora|Esporen]] eta [[fruitu-egitura|fruitu-egituren]] tamaina eta forma askotan erabili dira sailkapenetan. Azken aldian, berriz, adituak [[biologia molekular]]reko tresnak ari dira erabiltzen, hala nola [[ADN]]aren sekuentziatzea, onddoen sailkapenei sendotasun handiagoa emateko eta talde taxonomikoen arteko dibertsitatea hobeto ezagutzeko.<ref>Hibbett, D.S., ''et al.'' (2007) "A higher level phylogenetic classification of the ''Fungi''" ''Mycol. Res.'' '''111''' 5:(509-547) doi=doi:10.1016/j.mycres.2007.03.004</ref>