Tunisia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Bot: hizkuntza arteko 2 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q948 orrian
49. lerroa:
Tunisia [[Afrika|Ipar Afrikan]] kokatua dago, [[Mediterraneoa]]ren itsasertzean, [[Ozeano Atlantikoa]]ren eta [[Nilo]] ibaiaren erdibidean. Mugakide da mendebaldean [[Aljeria]]rekin eta hegoalde eta ekialdean [[Libia]]rekin. Kostak bira bortitza egiten du, Mediterraneorantz bi aurpegi erakutsiz, ipar eta ekialdean (1.000 km inguruko itsasertza). Gutxi gorabehera 750 km luze eta 350 km zabaleko lurraldea hartzen du.
 
Nahiz eta oso eremu zabalekoa ez izan, Tunisiak aniztasun [[klima]]tiko eta [[geografia|geografiko]] handia du, oro har herrialde laua izan arren, iparraldearen salbuespenarekin. Hala, zenbait lurralde desberdin bereiz daitezke iparretik hegora. [[Atlas mendiak|Atlas mendien]] hedapenak Tunisia zeharkatzen du Aljeriako mugatik mendebaldean ekialdeko penintsularaino: [[TellekoTell-eko Atlasa]]. Azken honetan dago herrialdeko gailurrik garaiena: Chambi djebela (1.544 m). Mendi hauen iparraldean [[ordoki]]z eta [[mendi]]xkaz osatua dago, nahiz eta ipar-mendebaldeko kostan mendiak 1.050 m garai izatera iritsi daitezkeen. Sahil ekialdeko kostaldearen izena da, [[olibondo]] labore bakarrekoa. Lur barnerantz [[estepa]] hedatzen da. Tunisiaren hegoaldea, estatuaren %40a, [[Sahara]] basamortuak hartzen du.
 
Iparraldean [[Mejerda]] ibaia herrialdeko ur-laster iraunkor bakarra da; Aljerian sortzen da eta [[Tunisko golkoa]]n itsasoratzen da ibar emankorra moldatu ondoren. Mendikateetatik hegoaldera estepa-ordokia hedatzen da, mendebaletik ekialdera jaisten delarik. Ordokiaren oinetan zerrenda laua eta behea dago, batez ere ''chot'' edo aintzira gaziek eta maiz askotan lehortuek osatua dena. Handik hegoaldera basamortua hedatzen da, Aljeriako [[Ekialdeko Erg Handia]]ren jarraipena, gizakien bizileku bakarrak putzu artesiar zenbaiten inguruetan aurkitzen direla. Itsasertz ebakiak, lurmuturrak (Zuria, [[Bon lurmuturra|Bon]]) eta golkoak ([[Hammameteko golkoa|Hammametekoa]], [[Gabesko golkoa|Gabeskoa]]) moldatzen ditu eta handik hurbil zenbait uharte ([[Jerba]], [[Kerkenna]]) aurkitzen dira.
 
Iparraldeak Mediterraneoko klima du negu arinak eta uda lehor beroak eta mendietako iparraldean urteko 1.000 mm eta gehiago euri ur biltzen da. Zenbat eta hegoalderago joan gero eta klima gogorragoa da; [[estepa]]n urteko 150-400 mm ur biltzen bada, hegoaldeko basamortu eremuetan ez da 100 mm-ra iristen urteko euria. Kostaldeko klima, oro har, ihintzak, lainoek eta halako fenomenoek gozatua izan ohi da. Iparraldean Mediterraneoko basoari dagozkion zuhaitzak heltzen dira (artea, artelatza, olibondoa eta beste); estepak gehienbat espartzuak estaliak dira, basamortuan ia landarerik batere ez dela.