Komunikazio mugikorretako sistema orokor: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Laukatu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Laukatu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
59. lerroa:
|[[Ipar Amerika]]n erabiltzen da, eta GSM 1800 bandarekin bateraezina da, bandak gainjartzen baitira
|}
 
== SIM txartela ==
{{nagusia|SIM txartel}}
 
GSM estandarraren ezaugarri nagusi bat bezeroaren identifikazio modulua da, [[SIM txartel]] izenez ezaguna (ingelesez Subscriber Identity Module, '''SIM'''). SIM txartela txartel adimentsua da, zeinak bezeroaren suskripzio informazioa, sare ezarpenak eta telefono agenda gordetzen baitituen. Horrek, terminala aldatzekotan informazioa mantentzea ahalbidetzen dio bezeroari. Bestalde, erabiltzaileak [[telefonia mugikorreko operadore]]a alda dezake, telefono gailua mantenduz, SIM txartela aldatuta. Operadore batzuek terminala lokatzen dute SIM txartel mota jakin batekin besterik ez erabili ahal izateko, normalean konpainiaren SIM txartelak.
 
== GSMa Euskal Herrian ==
[[1982]]an Espainiako Telefono Konpainia Nazionalak (CTNE), gaur egungo [[Telefónica]], TMA-450 (''Telefonía Móvil Automática a 450 [[MHz]]'') izeneko telefonia mugikor zerbitzu analogikoa kaleratu zuen Hego Euskal Herrian, [[NMT]] estandarrean oinarrituta. [[Euskal Herria]]n ezarri zen sistema hau lehenengo telefono mugikor zerbitzua izan zen.
 
[[1990]]ean, 450 bandak gainezka egingo zuen lehen sintomak aurkitu ziren, telefonia mugikorraren hazkundearen ondorioz. Hala, beste estandar bat merkaturatu zen, TMA-900 izenekoa. Zerbitzu honek [[MoviLine]] marka komertzialaren izena jaso zuen. [[1991]]n [[Espainia]]n telefonia mugikorrak 100.000 bezerotik gora zituen.
 
Historian zehar sistema analogikoak sistema digitalaren aurrean landaguneetan estaldura hobeagoa izan du, baina estaldura honek soinu kalitate baxua zeukan, eta datu transmisio zerbitzuetan geldoa zen.
 
[[1995]]ean lehenengo GSM telefonia mugikor digitala ezarri zen Euskal Herrian, [[Telefónica]]k kaleratu zuen [[Movistar]] marka berriaren behean. [[1995]]etik aurrera telefonia digitalaren hedapena oso azkarra izan zen, eta ordurako zerbitzu analogikoa eskaintzen zuen teknologia zaharkiturik gelditzen hasia zen. [[MoviLine]]n sareek jasan zezaketen bezero kopuru maximoa milioi batekoa zen, eta [[1996]]ko hasieran 900.000 bezero zituen. Ordurako [[Airtel]] (gaur egun [[Vodafone]] konpainiak operatzeko lizentziak lortu zituen, eta [[1999]]an [[Amena]] (gaur egun [[Orange]]) sortu zen.
 
Amena konpainiari 1800 MHz bandako irrati frekuentziak besterik ez zitzaizkion eman, Movistar eta Airtelek 900 MHz bandan funtzionatzen zuten bitartean. Horrek suposatzen zuen Amenak sare handiagoak hedatu behar izatea estaldura jakin bat lortzeko, 900 MHz bandan funtzionatuko balu sare txikiagoekin estaldura bera lortuko lukeen bitartean. [[2005]]ean [[Espainiako Gobernua]]k Amenari frekuentzia berriak eman zizkion, hauek bai 900 MHz bandan, baina ordurako Movistar eta Vodafone konpainiek sare handiagoak zituzten.<ref>[http://bandaancha.eu/articulo/7410/cobertura-orange-peor-movistar-vodafone Por qué la cobertura de Orange es peor que la de Movistar y Vodafone]</ref>
 
[[2000]] urtetik aurrera sare analogikoak ixten hasi ziren, eta [[3G]] teknologiarako lizentziak ematen hasi ziren. Urte berean Xfera konpainiak (gaur egun [[Yoigo]]) operatzeko lizentziak lortu zituen, baina ez zuen [[2006]]ra arte operatzen hasi.
 
Gaur egun 2G/3G/3,5G/4G teknologiak erabiltzen ditugu, eta batez ere 3,5G teknologikoki hobeagoa den arren, operadoreek sare duala erabili ohi dute estaldura hobeagoa eskaintzeko, hau da, 3,5G estaldura ez dagoenean, telefonoak 3G edota 2G estaldurak erabil ditzake, eta alderantziz.<ref>[http://www.vodafone.es/conocenos/cobertura/red_dual/ Red Dual 2G+3G de Vodafone]</ref>
 
Espainiako Telekomunikazio Merkatu Komisioaren (CMT) 2009ko datuen arabera, GSM estazio gehiago daude [[3G]]/[[UMTS]] estazio baino.
 
[[Kategoria:Telefonia mugikorra]]