«Betti Betelu»: berrikuspenen arteko aldeak

t
1944an, hogei urte zituela, Oldarra taldean sartu eta hor [[euskal dantzak]] sakon ezagutzeko aukera ezin hobea izan zuen. Aipatu taldean bederatzi urtez dantzari aritu ondoren, taldea utzi eta [[Miarritze]]n Bi Harri dantza taldea eratu zuen. Talde horretan 1960. urte arte aritu zen buru-belarri. Gero, dantzarik gabeko bederatzi urteko aldia hartu zuen. 1969an [[Donibane Lohizune]]ko Begiraleak elkarteak dei egin zion hil berria zen Peio Colombet elkarteko lehendakariaren omenezko ekitaldi bat presta zezan, eta elkarte horretan jarraitu zuen dantza-maisu gisa 1990. urte arte, hau da, Heriok gure artetik eraman zuen arte.
 
[[Miarritze]]n hil zen, bihotzekoak jota, San Martin trinketean, pilota partida bat ikustenjokatzen ari zela. Hil zelarik hirurogeita sei urte zituen. Arrangoitzeko hilerrian ehortzi zuten. Elizatik ateratzean hilkutxa pilota-plazako erdi aldean ezarri zuten eta dantzarako urratsak ematen ari zen Beteluren grabazio bat jarri, segidan, senideek eta ehorzketara hurbildutakoek hilkutxaren inguruan zenbait dantza-jauzi egin zituzten, haren urratsei jarraikiz.
 
== Erreferentziak ==
Anonymous user