«Axular»: berrikuspenen arteko aldeak

6 bytes added ,  Duela 14 urte
t
ez dago edizio laburpenik
t
'''Pedro Agerre''' edo '''Axular''' ([[Urdazubi]], [[1556]]- [[Sara]], [[1644]]) euskal idazle eta apaiza zen. Goitizena bere jaiotzezko ''Axular'' baserritik datorkio.
 
Jaiotzez nafarra, [[Lapurdi]]ko mugan dagoen [[Urdazubi]]koa zen. Herri honek [[Zugarramurdi]], [[Ainhoa]] eta [[Sara]]rekin batera Xareta izeneko eskualde naturala osatzen du. Ikasketak [[Salamanka]]ko unibertsitatean egin eta apaiztu ondoren, [[Donibane-Lohizune Lohitzun]]raera jo zuen Axularrek, [[1600]]ean Sarako parrokiako erretoretza eskuratu zioten, eta hantxe iraun zuen berrogei urte baino gehiago heriotzera arte.
 
Idazle aberatsa, sermolari ugaria eta hiztun oparoa zen Axular. Horregaitik izango zuen horrenbeste eragin eta itzal sasoi hartako eta geroagoko euskal idazleen artean. Bere esku trebeak ordura arte ezohizkoa zuen dotorezia erantsi zion euskarari. Esaldi luze eta korapilotsu samarrak gustatzen zaizkio batzuetan, laburrak eta trinkoak besteetan. Baina mezu ulergarria eta garbia emango digu beti.
68

edits