Lemoizko zentral nuklearra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
76. lerroa:
{{esaera|Lemoizkoa bezalako zentralak inposatzea, estatu-terrorismoa da.|Juan Maria Bandres|Espainiako Legebiltzarra, [[1979]]ko [[maiatzaren 16]]a}}
[[Fitxategi:Gladys del Estal.jpg|thumb|200px|Gladys del Estali 2006an eginiko omenaldiaren irudia.]]
[[Maiatzaren 22]]n [[Diario 16]] egunkariak Estibadoreen Estatu-Koordinadora [[Euskadi Ta Askatasuna|ETArekin]] bat egiten zuela salatu zuen, ez baitzuten nahi izan materiala porturatu. [[Maiatzaren 24]]an [[Nafarroa]]ko 5 alkate ([[Agoitz]], [[Oltza]], [[Kaseda]], [[Galipentzu]] eta [[Oibar]]) [[Tutera]]ko zentralaren aurka eta [[Bardeak|Bardeetako]] Poligonoaren aurka agertu ziren. Bost egun geroago [[Arabako Foru Aldundia]] LemoizLemoizko eta [[Garoñako zentral nuklearra|Garoñako]]ren zentral nuklearren aurka azaldu zen. [[Maiatzaren 31]]n Lemoizko langileen paroa eta manifestaldia egin zen eta [[LAB]]eko 5 kide atxilotu zituzten.
 
[[Ekainaren 2]]n Tuteran [[Euskal Herriko Nuklearren aurkako Komiteak]] jaialdia deitu zuen Energia Nuklearraren aurkako ekintzaren Nazioarteko Eguna zela eta. Jai egunak ziren, baina [[ekainaren 3]]an Guardia Zibilak [[Gladys del Estal]] hil zuen tiro bat jota. Honen ondoren istilu larriak egon ziren herri eta hiri askotan. Hurrengo eugnean [[greba]] orokorra egin zen Tuteran. Herriko alderdi batzuek ([[PSOE]], [[PCE]], [[Ezker Abertzalea]] eta [[UGT]] eta [[ELA]] besteak beste) Nafarroako Gobernadoreren dimisioa eskatu zuten eta Bardeetatik [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBetako]] armadak ihes egin zezala eskatu zuten, Euskal Herritik [[Espainia]]ko indar polizialen desagertzea eta talde errepresiboen disoluzioa. Hurrengo egunean Greba Orokorra [[Hego Euskal Herria]]n hedatu zen, istilu ugarirekin. Hala ere gertakariak ez zituen boterean zeudenak mugiarazi. [[Ekainaren 7]]an [[Nafarroako Foru Erkidego]]ak ez zuen gertaera gaitzetsi eta [[ekainaren 9]]an [[UCD]]ko kide batek "''Tuterako konzentrazio antinuklearra, Nafarroarako probokazio bat izan zen''" adierazi zuen.