Heinrich Rohrer: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Bot: hizkuntza arteko 38 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q123029 orrian
Heriotza
1. lerroa:
[[Fitxategi:Rohrer.jpg|thumb|alt=Heinrich Rohrer|Heinrich Rohrer]]
 
'''Heinrich Rohrer''' suitzar fisikaria izan zen (Buchs, [[Glaris]]ko kantonamendua, 19331933ko ekainaren 6 - Wollerau, 2013ko maiatzaren 16). Zuricheko Teknologiako Suitzar Institutuan egin zituen ikasketak, eta han lortu zuen doktoregoa. 1961etik 1963ra, Estatu Batuetan lan egin zuen, New Jerseyko Rutgers Unibertsitateko ikertzaile gisa. Gero, [[IBM]] etxeak Zurichen duen ikerketa-laborategian hasi zen lanean. Han ari zela sortu zuen STM mikroskopioa, [[tunel-efektu]]ko lehenengo mikroskopio elektronikoa, Gerd Binnig lankidearekin batera. Tresna horri esker iker daiteke gainaldeen egitura eta antzeman daitezke maila [[azpiatomiko]]ko xehetasunak. Mikroskopio horretan, atomoetan agertzen diren elektroiak baliatu, eta tentsio handiak erabili zituzten Roherrek eta Binnigek, material baten gainaldearen eta mikroskopioaren zundaren artean korronte elektrikoa sortzeko eta materiala osatzen duten atomoen erliebe-mapa teknika berezi baten bidez lortzeko. 1986an, Rohrerrek eta Binnigek Fisikako Nobel saria eskuratu zuten lan horri esker. Ernst Ruskak ere jaso zuen sari hori, 1932an lehenengo [[mikroskopio elektroniko]]a egin izanagatik.
 
{{DEFAULTSORT:Rohrer, heinrich}}
8. lerroa:
 
[[Kategoria:1933ko jaiotzak]]
[[Kategoria:2013ko heriotzak]]
[[Kategoria:Suitzako fisikariak]]
[[Kategoria:Fisikako Nobel Saridunak]]