Entzima: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Triosephosphate isomerase.jpg|thumb|right|200px|[[Triosefosfato isomerasa]] entzima]]
'''Entzima''' bat [[proteina]] [[katalisis|katalizatzailea]] da; hau da, [[erreakzio kimiko]]en abiadura handitzen duen gaia, erreakzioaren emaitza aldatu gabe. Erreakzio hauen bidez garatzen dituzte [[zelula|zelulek]] beren jarduerak eta katalizatzaileek erreakzio hauek azkartu egiten dituzte, beharrezko den aktibazio energia kopurua txikituz.
Entzimen ekintzaren menpe daude konposatu biologikoen (biomolekulak) artean gertatzen diren erreakzio mota eta abiadura eta haietatik datozen bizi prozesuak.
 
Erreakzioa hasterakoan entzimarekin interakzioa egiten duen molekulari substratua deritzo, eta erreakzioaren bukaeran agertzen denari produktua deitzen zaio. Gaur egun badakigu entzimek 4.000 inguru erreakzio biokimikoetan parte hartzen dutela. Bestalde, entzimek ez dute inongo aldaketarik izaten lanean ari diren bitartean, eta berriro erabil daitezke erreakzioa amaitzen denean.