Erramun Martikorena: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
26. lerroa:
1969. urtean, Lartzabalen egin zen kantu txapelketa irabazi zuen. Hala ere, ez zuen baliatu nahi izan lehiaketa hori irabazteak kantagintzan aritzeko eman zion aukera. «Joan nintzen, kantatu, eta lehen saria, "bon, lehen saria" pentsatu nuen. Orduan ez nuen herritik ateratzeko gogorik, plazarik plaza kantari izateko gogorik. Gainera publikoan kostatzen zitzaidan aritzea, maite nuen herrian berean eta jende ezagunekin aritzea, ez horrela publiko baten aitzinean».
 
Hainbat urte pasa zituen kantagintzan jendaurrean aritu gabe. 1978. urtean etorri zen lehen diskoa, [[Baigorriko artzain laboraria]] ([[Elkar]], 1978), [[Manex Pagola]]k bultzatuta. Hainbat herri kanta eta zenbait olerki abestu zituen Martikorenak disko horretan, ohi zuen moduan a capella, musika tresnen laguntzarik gabe. Soil-soilik Angele arrebaren laguntza izan zuen. Eta musika moldaketetan, haren ibilbide osoan garrantzi handia izan duen musikari bat aritu zen, Mario Gachis. Sekula ez da letra egilea izan Martikorena; bai, ordea, melodia egilea. Lehen disko horretan, esaterako, ''[[MaitiaMaitiak galde egingaldegin zautan]]'' abesti ezagunari jarri zion musika. Gerora, [[Imanol]] kantariari esker egin zen oso ezagun abestia.
 
Nolanahi ere, bere apalean, kantariak bere burua oso serio hartu gabe segitzen zuen. Anekdota honetan argi gelditzen da jarrera hori: «Oroitzen naizena da, nola ene diskoa banuen etxean, baina diskoaren entzutekorik ez! Elkarrekoak etorri eta "diskoa grabatu duk, har ezak dirua..." esan zidaten. Ordaindu zidaten egin lana, eta diru harekin erosi nuen diskoaren entzutekoa. Auzoan ere berdin erraten zidaten: "Bon, hire diskoa entzun behar diagu, eta magnetofonoa ere erosi diagu espres!". Hori da oroitzen dudana, etxean eta auzoan magnetofonoa erosi genuela diskoa entzuteko».
44. lerroa:
2004ko irailean, abeslariak jendaurrean kantatzeari utziko ziola iragarri zuen. Azken kontzertua Bartzelonan eman zuen, urte horretako azaroaren 11n. Hauek ziren erretiroa hartzeko eman zituen arrazoiak: «Emeki-emeki hartu dut, duda batzuk pasa eta. Batetik pentsatu dut orain urte andana bat badudala kantuari emanik, badut hor satisfamendu bat bide bat eramana izan dela, eta betea gelditzen naiz. Nekea ere hor da, orain ez dut gauez ibilia horrela hain errazki errekuperatzen. Eta bertzetik familiatu ere egin naiz, andrea eta semea ditut. Beraz, uzteko deliberoa hartu dut.»
 
Baina gauzak ez ziren horretan gelditu. Kantari handi eta maitatuari merezi zuen [[agurra]] prestatu zioten lagunek. 2005eko apirilaren 25ean izan zen, Baigorriko Saint Etienne elizan. Mila lagun sartu ziren barnera, eta kanpoan geratutakoek han jarritako pantailetan ikusi ahal izan zuten omenaldia. Martikorenak lagun asko izan zituen ondoan egun horretan: [[Joseba Tapia]], [[Mixel Ducau]], [[Niko Etxart]], [[Anje Duhalde]], [[Iker Goenaga]], [[Maialen Errotabehere]], [[Eneko Labegerie]], [[Pantxoa eta Peio]], [[Mikel Markez]]...
 
Agurra iragarri bazuen ere, horren ostean hainbat emanaldi berezitan igo da berriro oholtza gainera Erramun Martikorena. Esate baterako, 2007ko ekainean, Oztibarren ikastola eta institutu bat eraikitzen laguntzeko Barañaingo auditoriumean egin zen kontzertuan, eta 2008ko urrian, Urepelen, Xalbadorren Egunean.