Mari: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 11 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q2087837 orrian
No edit summary
3. lerroa:
'''Mari''' edo '''Maddi''' [[euskal mitologia]]ko jainkosa nagusia da. '''''[[Anbotoko dama|Anbotoko Mari''', '''Anbotoko Dama]]''''', '''''[[Aralarko dama|Aralarko Dama]]''''', '''''Txindokiko Dama''''', '''''[[Aizkorriko dama|Aizkorriko Dama (Aketegiko Dama)]]''''', '''''Mondarraingo Dama''''' eta '''''[[Murumendiko dama|Murumendiko Dama]]''''' izenak ere hartzen ditu.
 
Hainbat euskal menditan bizi da ([[Txindoki]], [[Murumendi]], [[Gorbeia]]...), bizitokirik garrantzitsuena [[Anboto (mendia)|Anbotoko]] leize bat duelarik, "Mariren Koba" izenarekin ezaguna.
 
Mari, [[Ama Lur]]raren irudikapena, izadiaren eta bertako elementu guztien erregina da. Gehienetan emakume gorputza eta aurpegiarekin irudikatu izan ohi da, dotore jantzita (gehienetan gorriz), zuhaitz edo [[su]]zko emakume gisara ere agertzen delarik. [[Sugaar]] da bere senarra, [[sorgin]]ak bere gurtzaileak eta bi seme ditu: [[Mikelats]] eta [[Atarabi]], ongia eta gaizkiaren irudikapenak.