Esneki: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Bot: hizkuntza arteko 1 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q185217 orrian
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
2. lerroa:
'''Esnekiak''' [[esne]]a osagai nagusitzat hartuz ekoizten diren janariak dira. Gehienetan esnearen jatorria [[behi]]-aziendak dira, baina beste [[ugaztun]] batzuen esnea ere erabiltzen da, esaterako [[ardi]]-esnea edo [[ahuntz]]ena. Esnekiak oso erabiliak dira [[Amerika]]n, [[Europa]]n, [[Erdialdeko Asia]]n eta [[India]]n, baina ia ezezagunak dira [[Ekialde Urruna|Ekialde Urruneko]] sukaldaritzan.
 
Esnekiak kaltegarriak izan daitezke [[laktosa]]rekikolaktosarekiko intolerantzia]] edo esnearekiko [[alergia]] daukaten lagunentzat. [[Begano]]ek eta hainbat [[begetariano]]k ez dute esnekirik hartzen arrazoi etiko, dietetiko, politiko edo erlijiosoengatik.
 
Esnekiak antzinatik ezagutzen dira; seguru aski, [[artzain]]tza hasi zen garaian bertan tribu [[nomada]]k esnea eraldatu eta eratorriak kontsumitzen hasi ziren. [[Gazta]], esaterako, artzainen elikagai-ohituretan sakon sustraiturik dago. Esnearen eta esnekien kontsumoaren garapen handiago edo txikiagoak arrazoi [[genetika|genetikoa]] daukala dirudi: kontsumo hau gehiago garatu da esnearen [[azukre]] nagusia, [[laktosa]] alegia, digeritzeko gai diren pertsonen ehuneko handiagoa daukaten populazioetan. Izan ere, [[laktasa]] (laktosa digeritzeko ezinbestekoa den [[entzima]]) jariatzeko ahalmena normalean galdu egiten da haurtzaroa igaro ondoren, eta horregatik, kultura askok ez dute esnea eta bere eratorriak beren sukaldaritza ohituretan txertatu. Esne eta esnekien kontsumo handiena Europan eta bertako jendeen migrazioa jasan duten lekuetan ([[Iparramerika]], [[Australia]]), eta Afrika eta Asiako zenbait tokitan gertatzen da. Europa iparraldeko pertsona helduen %96k digeri dezakete laktosa; Afrika, India, Erdialdeko Asia eta Europa Ekialdeko lagunen %50 eta %75 artean; eta Amerikako jatorrizko biztanleek eta asiarrek ezin dute digeritu.