Saturraran: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
64. lerroa:
XIX. mendean, Saturraranen hotel eta bainuetxe gunea eraiki zuten. Jabeek, 1921ean, negozioa gainbehera zetorkiela ikusita, Gasteizko elizbarrutiari eman zizkioten eraikinak. Halaxe, udako apaizgaitegi eta bainuetxetzat erabili zen eraikin multzo hura. [[Espainiako Gerra Zibila]] hastean, [[1936]]an, [[Eusko Gudarostea]]ren kuartel bilakatu zen.
 
Gero, eraikin multzoa espetxe bihurtu zuten [[frankismo|frankistek]] [[1937]]tik [[1944]]ra bitartean, eta 4000tik gora emakume eta haur preso izan zituzten, oso baldintza gogorretan.<ref>Xole Aramendi: «Saturrarango kartzela: [http://www.gaur8.info/edukiak/20070414/12931/Saturrarango-kartzela-Bost-mila-emakume-eta-haurren-zorigaiztoko-gau-eta-egunak Bost mila emakume eta haurren zorigaiztoko gau eta egunak».] 2007-04-13.</ref><ref>{{es}} Jon A. Larreategi: [http://www.gara.net/paperezkoa/20070319/8819/es/Carcel/Saturraran/prision/franquista «Cárcel de Saturrarán, prisión franquista»,] ''Gara'', 2007-03-19.</ref><ref>[http://www.gizaetxe.ejgv.euskadi.net/r40-0421/eu/contenidos/informacion/homenajes/eu_home/galeria_saturraran.html Saturrarango espetxearen argazkiak, eta emakume errepresaliatuei eginiko omenaldikoak (Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren webgunea).]</ref> Espetxean 1.600 emakume preso batera izatera iritsi ziren; preso bakoitzari lo egiteko 45 zentimetroko zoru zatia zegokiola kalkulatu da. Kartzelazainak [[mesedetako ordena]]ko 25 [[moja]], apaiz bat, espetxeetako funtzionario bat eta 50 militar ziren. Presoentzat eta haurrentzat zen jana lapurtu ohi zuten mojek, espetxeko [[ekonomato]]an bertan edo espetxetik kanpora saltzeko; eta presoentzat familiengandik zetozen elikagaiak ere konfiskatzen zituzten. Zenbait mojek presoak sexu harreman [[homosexual]]ak izatera behartu zituzten, haien gainean zuten agintea baliatuz.<ref name=ProhibidoRecordar>Txaber Larreategi eta Josu Martinez: [http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=n_67gF0mk0s ''Prohibido recordar''], Moztu Filmak, 2010. Dokumentala. Iraupena: 57' 37<nowiki>''</nowiki>.</ref> Presoei ezarritako ohiko zigorretako bat zen zigor gelan sartzea: gela hura [[Saturraran erreka]]ko hazbete bat urez estalita egoten zen beti, eta, marea igotzean, ia metro bat ur izatera iristen zen. Gehiegikeria horiengatik, Maria Aranzazu Velez de Mendizabal ama nagusia, ''Pantera Zuria'' ezizenaz ezaguna, kargutik kendu zuten geroago.<ref>{{es}} Alejandro Torrús: [http://www.publico.es/454769/el-almacen-de-mujeres-y-madres-de-saturraran «El "almacén de mujeres" y madres de Saturraran»], ''Público'', 2013-05-05.</ref> Dena dela, gehiegikeria horien guztien berri ez zen gizartean zabalduko XXI. menderaino.
 
Inguruko herritarrek —Ondarroakoek, Debakoek eta Mutrikukoek— asko lagundu zieten presoei, jana eta arropa emanez. Behin, Ondarroako arrantzaleek jakin zuten presoek hamabost egun zeramatzatela kafea eta ogia besterik jan gabe. Ekaitza zen arren, itsasora irten ziren, eta harrapatutako guztia eraman zieten presoei.<ref name=ProhibidoRecordar>
 
[[Aranzadi Zientzi Elkartea]]ren datuen arabera, espetxean 107 emakume eta 48 ume hil ziren, espetxeko zaindari ziren mojek emandako tratu txarrengatik, gosearengatik, tifusarengatik eta tuberkulosiarengatik.<ref>[http://www.gizaetxe.ejgv.euskadi.net/r40-0421/eu/contenidos/informacion/homenajes/eu_home/homenaje_saturraran.html Saturrarango espetxeko emakume errepresaliatuei eginiko omenaldia (Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren webgunea).]</ref><ref name=Cifuentes>{{es}} Miguel Cifuentes: [http://www2.noticiasdegipuzkoa.com/ediciones/2009/02/03/sociedad/gipuzkoa/d03gip6.1405525.php «Destino, el infierno»,] ''Diario de Noticias'', 2009-02-03.</ref> Ehun bat haur desagerrarazi ere egin zituzten.<ref>Hona hemen [[Baltasar Garzon]] epaileak jasotako lekukotasun bat:<br />