Anorexia (sintoma): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
Orriaren edukiaren ordez, «{{ohar medikoa2}} '''Anorexia''' hitzak goserik eza esan nahi du. Gaixotasun askotan sintoma bat da: gaixoak ez du goserik. Anorexia urduri...» jarri da
1. lerroa:
 
{{ohar medikoa2}}
 
'''Anorexia''' hitzak [[gose]]rik eza esan nahi du. [[Gaixotasun]] askotan [[sintoma]] bat da: gaixoak ez du goserik. [[Anorexia urduri]]arekin nahastu ohi den terminoa da: anorexia urduria, ordea, elikaduraren nahastea da, pisu jaitsiera eragiten duena eta [[heriotza]] eragin dezakeena.
 
Batez ere 11-25 [[urte]] bitartean ematen da gaixotasun hau. Orokorrean [[emakume]]en artean ematen da, batez ere bere itxura fisikoak gehiago kezkatzen dituelako.
 
Gaixotasun hau pairatzen dutenak, oso gizen ikusten dira nahiz eta oso argalak izan. [[Pisu]]a ez hartzeko edo eta galtzeko obsesioak jatorduak murriztera bultzatzen du edo kopuru txikietan jatera eta ondorioz gaixotu egiten dira.
 
Anorexia gora-behera askoren ondorioz sortzen da: [[familia]], [[kultura]], [[gizarte]]a, [[publizitate]]ak eta [[komunikabide]]ek sortutako irudiak, erlazio baten bukaerak, ikasketengatik familia uztea, estresa, depresioa...
 
Gehienetan emakumezkoak dira kaltetuak ([[gizon]]ezkoak %10 besterik ez dira).
Pertsona hauek honako ezaugarri hauek dituzte orokorrean; pertsona perfekzionista, obsesiboa, menpekoa eta manaerraza izaten da. Normalean bere ikasketetan bikaina da, baina bere [[autoestima]] txikia da. Ez dute beren bizitza menperatzen eta beren [[gose]]a modu obsesiboan kontrolatzen hasten dira.
 
== Lehenengo urratsak ==
 
 
Lehen aipatutako kausengatik, anorexikoak hainbat modu dituzte gaixotasun honetan murgiltzeko.
 
Orokorrena [[dieta]]ren [[kaloria]]k pixkat jaistea da. Hau da, regimen inozoak. Ogirik ez jan, [[Coca-Cola]] eta antzeko edariak kendu... Honekin bi [[kilogramo]] jaitsi ahal dira gehienez, eta, anorexikoentzat ez da nahikoa izaten.
 
Geroago hamaiketakoa kentzen da. Hau ez da neurri ona, batez ere, jateko ordua iristen denean gose gehiago izaten baita. Askaria kentzea ere oso arrunta da.
 
Ondoren, interneten dieta bilaketa hasten da. Famatuenak jarraitu, 1000 kaloria dituztenak, edota, baita ere, norberak asmatutakoak.
 
Azkenean, [[janari]]a obsesio hutsan bilakatzen da. Eguneroko dietak ez ditu 200 kaloriak betetzen eta humore txarra, nekea eta zurbiltasuna dira lehen nabaritzen diren urratsak.
 
Gosea desagertzen da, anorexikoek gosea dutenean berehala errudun sentitzen direlako. Batzuk, ordea, gosea sentitzea gustatzen zaie, beraien lana ondo betetzen ari direla jakiteko.
 
== Sintoma fisikoak ==
 
 
* [[Pisu]] jaitsiera
* Nekea
* Ahultasuna
* Zorabioak
* Azal lehorra
* Zurbiltasuna
* Azalaren koloreko aldaketak, kaltzio urritasuna(Osteoporosia sortu dezake) eta beste zenbait substantzien urritasuna( k, Mg...)
* [[Ile]] hauskorra edo honen erorketa
* Zorabioa eta buruko mina
* Deshidratazioa
* Nesken kasuan [[Hileroko]]aren irregulartasun edo galera
* [[Hipotermia]] (esku eta oin hotzak)
* [[Insomnio]]a
* Hortzetako alterazioak
* [[Idorreria]]
* [[Bihotzeko]]a (kasu oso larrietan)
 
== Sintoma psikologikoak ==
 
* Baskulan [[pisu]]a kontrolatzen dute maiz
* Urduri egoten dira [[jatordu]]etan
* Bakardadean jatea bilatzen dute
* Janariari buruz ingurukoekin gezurretan aritzen dira
* Gehiegizko interesa erakusten dute janari eta dietei buruzko iragarkietaz
* [[Janari]]a dagoen ekitaldi publikoei uko egiten diete
* Tristura, gogoeza, depresioa, agresibitate eta suminkortasun handiko momentuak izaten dituzte
* Ordenari buruzko gehiegizko kezka eta aktibitatea gehitzea
* Ariketa fisikoaren areagotzea
* Gehiegizko kezka bere itsura fisikoari buruz
* Inguru sozialarekiko etengabeko isolamendua; [[familia]], lagun eta kideekiko.
* Ikasketekiko gehiegizko arreta.
 
== Ondorioak ==
 
Gaixotasun honen ondorio larriena heriotza da baina hala ere tratamendu luze batekin sendatzera iritsi daiteke.
 
[[Kategoria:Gaixotasunak]]