Saturraran: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
64. lerroa:
XIX. mendean, Saturraranen hotel eta bainuetxe gunea eraiki zuten. Jabeek, 1921ean, negozioa gainbehera zetorkiela ikusita, Gasteizko elizbarrutiari eman zizkioten eraikinak. Halaxe, udako apaizgaitegi eta bainuetxetzat erabili zen eraikin multzo hura. [[Espainiako Gerra Zibila]] hastean, [[1936]]an, [[Eusko Gudarostea]]ren kuartel bilakatu zen.
 
Gero, eraikin multzoa espetxe bihurtu zuten [[frankismo|frankistek]] [[1937]]tik [[1944]]ra bitartean, eta 4000tik gora emakume eta haur preso izan zituzten, oso baldintza gogorretan.<ref>Xole Aramendi: «Saturrarango kartzela: [http://www.gaur8.info/edukiak/20070414/12931/Saturrarango-kartzela-Bost-mila-emakume-eta-haurren-zorigaiztoko-gau-eta-egunak Bost mila emakume eta haurren zorigaiztoko gau eta egunak».] 2007-04-13.</ref><ref>{{es}} Jon A. Larreategi: [http://www.gara.net/paperezkoa/20070319/8819/es/Carcel/Saturraran/prision/franquista «Cárcel de Saturrarán, prisión franquista»,] ''Gara'', 2007-03-19.</ref><ref>[http://www.gizaetxe.ejgv.euskadi.net/r40-0421/eu/contenidos/informacion/homenajes/eu_home/galeria_saturraran.html Saturrarango espetxearen argazkiak, eta emakume errepresaliatuei eginiko omenaldikoak (Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren webgunea).]</ref> Espetxean 1.600 emakume preso batera izatera iritsi ziren; preso bakoitzari lo egiteko 45 zentimetroko zoru zatia zegokiola kalkulatu da. Kartzelazainak [[mesedetako ordena]]ko 25 [[moja]], apaiz bat, espetxeetako funtzionario bat eta 50 militar ziren. Mojek presoen eta haurren jana lapurtu ohi zuten, espetxeko [[ekonomato]]an bertan edo espetxetik kanpora saltzeko, eta familiek presoei bidalitako elikagaiak konfiskatzen zituzten. Horregatik, Maria Aranzazu Velez de Mendizabal ama nagusia, ''Pantera Zuria'' ezizenaz ezaguna, kargutik kendu zuten geroago.<ref>{{es}} Alejandro Torrús: [http://www.publico.es/454769/el-almacen-de-mujeres-y-madres-de-saturraran «El "almacén de mujeres" y madres de Saturraran»], ''Público'', 2013-05-05.</ref>
 
[[Aranzadi Zientzi ElkartearenElkartea]]ren datuen arabera, espetxean 107 emakume eta 48 ume hil ziren, espetxeko zaindari ziren mojek emandako tratu txarrengatik, gosearengatik, tifusarengatik eta tuberkulosiarengatik.<ref>[http://www.gizaetxe.ejgv.euskadi.net/r40-0421/eu/contenidos/informacion/homenajes/eu_home/homenaje_saturraran.html Saturrarango espetxeko emakume errepresaliatuei eginiko omenaldia (Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren webgunea).]</ref><ref name=Cifuentes>{{es}} Miguel Cifuentes: [http://www2.noticiasdegipuzkoa.com/ediciones/2009/02/03/sociedad/gipuzkoa/d03gip6.1405525.php «Destino, el infierno»,] ''Diario de Noticias'', 2009-02-03.</ref> Ehun bat haur desagerrarazi ere egin zituzten.<ref>Hona hemen [[Baltasar Garzon]] epaileak jasotako lekukotasun bat:<br />
: {{es}} «un día cuando las madres salieron al patio con sus hijos, las monjas les dijeron que los niños tenían que quedarse dentro, que iban a pasar un reconocimiento médico. Eran un centenar de niños. Cuando las madres volvieron los niños ya no estaban. Concepción que no tenía hijos quedó impresionada por las escenas de dolor y por los gritos de las madres que reclamaban a sus hijos. Amenazaron a las madres diciéndoles que callaran si querían conservar la vida. Una mujer de Oviedo que salió poco después de estos hechos encontró a su hija en casa de unos militares en Valencia, pero no sabía si la pudo recuperar o no.»<br />
([[Audientzia Nazionala|Audientzia Nazionaleko]] 5. Instrukzio Epaitegi Nagusiaren [http://www.ugt.es/Memoria_Historica/auto-inhibicion-garzon.doc autoa, 2008ko azaroaren 18koa])</ref>
 
73 ⟶ 74 lerroa:
[[1944]]an, berriz ere bihurtu zen apaizgaitegi, harik eta [[1987]]an Mutrikuko Udalak Gipuzkoako eliz barrutiari lurrak eta eraikinak erosi zizkion arte. Eraikuntza haietatik guztietatik ez da arrastorik ere geratu.
 
Espetxe hari buruz, 2010ean, ''[[Izarren argia]]'' filma plazaratu zuen Mikel Rueda zuzendariak, eta ''[[Debekatuta dago oroitzea]]'' dokumentala Txaber Larreategi eta Josu Martinez zuzendariek.<ref>Ariane KAMIOKamio: [http://gara.naiz.info/paperezkoa/20100919/221496/eu/Saturrarango-emakumezkoen-espetxeko-bizipenak-fikzioan-eta-dokumentalean «Saturrarango emakumezkoen espetxeko bizipenak, fikzioan eta dokumentalean»], ''Gara'', 2010-09-19.</ref>
 
== Erreferentziak ==