Saturraran: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
60. lerroa:
 
== Saturrarango bainuetxe, apaizgaitegi eta espetxea ==
[[File:Carcel saturraran.jpg|thumb|Saturrarango bainuetxea izan zen [[frankismo|erregimen frankistak]] Euskal Herrian eta Espainiako iparraldean emakumeentzat izan zuen espetxe nagusia, 1938-1944 urte bitartean. 1987an eraitsi zituzten bainuetxeko eraikin guztiak.]]
 
XIX. mendean, Saturraranen hotel eta bainuetxe gunea eraiki zuten. Jabeek, 1921ean, negozioa gainbehera zetorkiela ikusita, Gasteizko elizbarrutiari eman zizkioten eraikinak. Halaxe, udako apaizgaitegi eta bainuetxetzat erabili zen eraikin multzo hura. [[Espainiako Gerra Zibila]] hastean, [[1936]]an, [[Eusko Gudarostea]]ren kuartel bilakatu zen.
70. lerroa:
 
[[1944]]an, berriz ere bihurtu zen apaizgaitegi, harik eta [[1987]]an Mutrikuko Udalak Gipuzkoako eliz barrutiari lurrak eta eraikinak erosi zizkion arte. Eraikuntza haietatik guztietatik ez da arrastorik ere geratu.
 
Espetxe hari buruz, 2010ean, ''[[Izarren argia]]'' filma egin zuen Mikel Rueda zuzendariak, eta ''[[Debekatuta dago oroitzea]]'' dokumentala Txaber Larreategi eta Josu Martinez zuzendariek.<ref>Ariane KAMIO: [http://gara.naiz.info/paperezkoa/20100919/221496/eu/Saturrarango-emakumezkoen-espetxeko-bizipenak-fikzioan-eta-dokumentalean «Saturrarango emakumezkoen espetxeko bizipenak, fikzioan eta dokumentalean»], ''Gara'', 2010-09-19.</ref>
 
== Erreferentziak ==