Sri Lanka: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-behin-betiko +behin betiko)
No edit summary
40. lerroa:
| oharrak =
}}
'''Sri Lanka'''<ref name= Euskaltzaindia171.araua>{{Erreferentzia|url=http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0171.pdf|egilea=[[Euskaltzaindia]]|data = 2012-06-29|izenburua= 171. araua: Asiako toponimia|sartze-data = 2013-02-11}}</ref> [[Hegoaldeko Asia]]ko [[Uharte (geografia)|uharte]] estatua da. Izen ofiziala '''Sri Lankako Errepublika Sozialista Demokratikoa''' da, sinhaleraz '''Sri Lanka Prajathanthrika Samajavadi Jasnarajaya''', [[Indiako ozeano]]ko estatua eta uhartea, [[Palk itsasartea]]k Indiatik bereizia. Antzinako izena, [[Britainiar Inperioa]]ren menpe zegonean, '''Zeilan''' zen (ingelesez ''Ceylon''). Hizkuntza ofizialak tamila eta sinhala dira, biak maila berekoak, nahiz eta bigarrenak nagusitasun argia izan biztanleriaren %85 inguruk hitz egiten baitu. Ingelesa ohiko hizkuntza da administrazioan eta turismo ekipamenduetan. Administrazio hiriburua [[Sri Jayawardenapura-Kotte]] ([[Kotte]]) da, nahiz eta hiri garrantzitsuena, handiena eta hiriburu ekonomikoa [[Kolonbo]] izan. Beste hiri nagusiak Dehiwala-Mount Lavinia, Moratuwa eta Jaffna dira.
 
Egun estatu burujabea bada ere, Sri Lankako historia [[kolonizazio]]arekin lotu behar da. Etengabeko konkistak pairatu dituen herrialdea da Sri Lanka. 1948an, berriz, [[Bigarren Mundu Gerra]] pasa eta gero, [[deskolonizazio]]an independentzia eskuratu zuen. Orduan, [[Sri Lanka]] izeneko estatua jaio zen.
88. lerroa:
Sri Lankak [[merkataritza libre]]ko ekonomia du, baina estatuak esku handia du sektore askotan. Ekonomiaren jarduera sendoenak nekazaritza, zerbitzuak eta industria arina dira. [[Arroz]]a da lantzen den gai nagusia, eta orobat da bertakoen oinarrizko elikagaia. Sri Lanka munduko laugarren herrialde [[te]] ekoizlea da. Baina te, [[koko]] eta [[kautxu]] sailen [[nazionalizazio]]a ez da ondo administratu, eta etekinak lehiakideenak baino askoz ere apalagoak izan dira; gai horien esportazioa % 95eko zen 1970ean eta % 31ra besterik ez zen iritsi 1991n. [[Industria]]ri dagokionez, asko hazi da Sri Lankako industria, eta BPGren laurdena osatzen du. Ehungintza eta jantzigintza dira industria nagusiak. [[Azpiegitura]]k nahiko aurreratuak daude eta barne merkataritza egokia da, baina hornikuntza elektrikoei dagokionez, herrialdea nahiko atzeratuta gelditu da. Energia hidroelektrikoak, meteorologiaren mende, erabiltzen den energiaren herena hartzen du. [[Turismo]]a asko jaitsi da gorabehera politikoak direla-eta. Gerratik ihesi joan diren tamilak eta [[Persiako golko]]ko herrialdeetara joan direnek bidaltzen duten dirua garrantzizko diru iturria da Sri Lankan. Bestalde, Sri Lankak atzerriko inbertsioak erakartzen jakin izan du. Dena dela, atzerriko zorra hazi egin da; politika ahultasunak hazkunde ekonomikoa geldiarazi du, eta, oro har, munduko burtsen gorabeheren mende dago oraindik.
 
Hiri nagusien inguruan (Kolonbo eta [[Kandy]]) bigarren sektorea da nagusi. Ekonomiak urteko % 5,3ko hazkundea metatzen du. Egun mundu mailako merkataritza harremanen barruan dago. NBEk munduko estatu guztien artean eginiko Giza Garapenaren Indizeak 0,751 markatzen du, eta 93. postuan dago. Gizarte-adierazle hori hiru parametroetan oinarritzen da: haurren eskolatze tasa, bizi itxaropena eta [[BPG]] ''per capita''ren arteko batezbestekoabatez bestekoa. Sri Lanka, beraz, herrialde garatuen eta azpigaratuen arteko tarteko multzoan dago, [[Txina]], India eta [[Venezuela]] herrialdeekin batera. Erosteko ahalmenaren berdintasuna, 86,72 milioi US$-koa da. Beraz, Sri Lankan klase ertainaren presentzia dago, nahiz eta populazioaren %25a [[pobrezia]]n bizi.
 
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}
{{erreferentzia_zerrenda}}
 
== Kanpo loturak ==
97 ⟶ 101 lerroa:
 
{{Asiako herrialde eta lurralde aurkibidea}}
 
[[got:
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}
[[Kategoria:Asiako uharteak]]
[[Kategoria:Sri Lanka| ]]
 
{{NA lotura|ta}}