Bateragune auzia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
21. lerroa:
Kondenatuek epaiaren aurkako [[errekurtso]]a aurkeztu zioten [[Espainiako Auzitegi Gorena]]ri, eta auzitegi horrek, 2012ko maiatzaren 9an, epaia berretsi zuen, nahiz eta espetxealdi urteak gutxitu: Arnaldo Otegiri eta Rafa Diezi hamar urtetik sei eta erdira jaitsi zien zigorra Auzitegi Gorenak; Arkaitz Rodriguezi, Sonia Jacintori eta Miren Zabaletari, 10 urtetik 6ra. Bost magistratutik hiru agertu ziren epaiaren alde, eta bi aurka. Bi boto partikularretako batek absoluzioa eskatzen zuen; eta besteak, berriz, epaiketa berriz egitea beste tribunal batekin.<ref>[http://www.argia.com/albistea/sei-urteko-kartzela-zigorra-bateragune-auziko-kideei «Bateragune Auziko kideei kartzela zigorra ezarri die Auzitegi Gorenak, urte kopuruak jaitsi arren»], ''Argia'',
2012-05-09.</ref>
 
Auzitegi Gorenaren epaiaren aurka ere errekurtsoa aurkeztu zuten kondenatuetatik seik (Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Sonia Jacinto, Arkaitz Rodriguez eta Miren Zabaleta), eta [[Espainiako Konstituzio Epaitegia]]k tramiterako onartu du. Lau eskubide urratu zirela salatu dute presoen defentsek: Errugabetasun printzipioa, inpartzialtasunaren printzipioa (Angela Murillo epaimahaiburuak epaiketan izan zuen jarreragatik), akusazio printzipioa eta justizia eraginkorrerako eskubidea.<ref>[http://www.argia.com/albistea/bateragune-auzia-berriz-aztertu-beharko-du-konstituzio-epaitegiak «Bateragune auzia berriz aztertu beharko du Konstituzio Epaitegiak»], ''Argia'', 2013-05-10.</ref>
 
== Erreferentziak ==