Hector Hugh Munro: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Kiriku (eztabaida | ekarpenak)
Kiriku (eztabaida | ekarpenak)
3. lerroa:
 
== Biografia ==
H. H. Munro Akyab-en (Birmania) jaio zen. Haren aita, Charles Augustus Munro, Birmaniako poliziaren inspektorea zen herrialde hori [[Britainiar Inperioa]]ren kontrolpean zegoenean. Idazlearen ama, Mary Frances Mercer, gazte hil zen, 1872an, behi baten erasoaren ondorioz; gertaera horrek, antza, Sakiren narrazioetan eragin zuzena izan zuen. Bere bizitza erabat aldatu zen aitak [[Inglaterra]]ko familiarengana bidali zuenean; familia hori oso puritano eta intrantsigentea zen eta horrek gaztearen izaera ozpindu zuen. Urte horien oroimena "Sredni Vashtar" ipuinean ikus daiteke. Munrok bere ikasketak [[Exmouth]]eko Pencarwick School eta Bedford Grammar Schoolen egin zituen. [[1893]]an, aitaren bide jarraituz, Birmaniako polizian sartu zen baian osasun txarraren ondorioz, hiru urte ondore, postua utzi behar izan zuen Inglaterrara itzultzeko. [[LondreseLondres]]en kazetari bezala lan egin zuen eta bere lehenengo liburua argitaratu zuen, [[Errusiar Inperioa]]ri buruzko lan bat. Aldi berean, narrazioak idazteari ekin zion. [[Lehenengo Mundu Gerra]]n boluntario hartu zuen parte. 1916ko azaroaren 13an [[Beaumont Hamel]] gudaldian hil zuten. Haren heriotza ondoren idazlearen arreba, Ethel Munro, anaiaren iritzien aurkakoa, bere parper guztiak txikitu zituen.<ref>http://haytom.us/saki-hector-hugh-munro/</ref>
 
== Obra ==