ez dago edizio laburpenik
No edit summary |
|||
== Bizitza ==
[[Prostituta]] baten semea zen. Amak abandonaturik, umezurztegi eta adin txikikoentzako zentroetan hezi zen. Hamar urte zituela, lapurreta bat leporatu zioten; gertakari hark bere bizitza osoa markatu zuen. Sarritan sartu zuten kartzelan, eta gaiztakeria izan zuen bere irizpide etiko eta estetikoa. 1930eko hamarkadan, eskale, lapur eta droga-trafikatzaile ibili zen Europan. Bere lehenengo eleberriak giro horri buruzkoak dira.
1968ko Maiatzetik aurrera, hein handi batean, polikoki ekintzaile nagusi batean bilakatu zen. [[Daniel Cohn-Bendit]]ekin, esaterako, Frantziako [[etorkin|etorkinen]] bizi baldintza kaxkarrak salatuz, edota [[Argelia]]n frantziarrek egindako [[Aljeriako Independentziaren Gerra|sarraskien]] kontrako aldarrikapenak eginez, [[Foucault]] edo [[Sartre]] bezalako intelektualekin bat. 1970an [[Pantera Beltza Alderdia]]rengandik gonbidatua izan zen [[EEBB]]etara, eta haien liderra zen [[Huey Newton]] pantera beltzaren epaiketa eta beste gaien inguruan artikuluak idatzi zituen. Era horretan, [[Angela Davis]] eta [[George Jackson]]en aldeko aldarrikapen eta kanpainetan hartu zuen parte. Ondoren, ere, [[Palestina]]ko errefuxiatu zelaietara bidaiatu zuen, [[Yasser Arafat]]ekin hitzordua izanik. Gainera, besteak beste, [[RAF]]eko [[Andreas Baader]] eta [[Ulrike Meinhof]] militanteen aldeko elkartasun idatziak egin zituen, Le Mondek argitaratutako "Violence et brutalité" (1977) kasu.
Oro har, pariak, emagalduak, lapurrak, baztertuak oro har, ditu pertsonaia nagusiak. Idazlan hauek joko bikoitzak dituzte oinarrian, liturgiako ospakizunei jarraitzen dietela: ''Les Bonnes'' (1947), ''Les Nègres'' (1958), ''Le Balcon'' (1960) eta ''Les paravents'' (1966).
''Journal du voleur'' (1949) obra autobiografikoan argitu zituen J. Genetek bere asmoak zehaztasunik handienaz.
|