John Augustus Roebling: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
48. lerroa:
 
Etzlerrek [[Amerikako Estatu Batu|Amerikako Estatu Batuetan]] utopia bat sortzeko ideia zuen, baina ibilbide arazotsua izan ondoren, taldea banandu egin zen. John eta Carlek 1.582 hektarea (6,4km2) erosi zituzten [[Pennsylvania]]ko Butler konderrian [[1831]]ko [[urriaren 28]]an. Geroko etorkin alemaniarrek kokagune bat izateko xedean egin zuten hura eta Saxonburg deitu zioten. Beste kolono asko Etzlerrekin mantenduko ziren. [[1976]]an, Saxonburgeko John Roebling Etxea [[Ameriketako Estatu Batuak|Ameriketako Estatu Batuetako]] Gune Historikoen Erregistroan zerrendatua izan zen.
 
[[Fitxategi:Roebling House with bridge.jpg|thumb|300px|right|Roeblingen Saxonburgeko etxea [[Pennsylvania]]n. Ondoan, [[Brooklyn zubia]]ren erreplika bat]]
== Lana ==
John eta Carl Roebling une interesgarri batean iritsi ziren [[AEB]]etara. Nazioa boom ekonomikoaren azken etapan zegoen, [[1837]]ko krisiarekin amaituko zena. Nekazariak zeharo kaltetuak izan ziren, baina [[1840]]ko hamarkadan pentsatzeko modu berri bat nagusituko zen. Ekialdeko industria-guneen eta mugako nekazaritza merkatuen arteko garraioa nazioaren onerako gai bihurtu eta hainbat proiektu jarri ziren abian. Garraio proiektu horietako asko koloniatik gertu ziren, baina ingeniaritza lanez okupatu beharrean, nekazaritzari ekin zion Roeblingek.
 
Bost urte geroago, jostun baten alaba zen Johanna Hertingekin ezkondu zen.
 
Horiek gorabehera, nekazaritza ez zen John Roeblingek uste bezalako oparoa eta kolono gutxi ekarri zituen. [[1837]]an, anaiaren heriotzaren eta bere lehenengo semearen jaiotzaren ostean, bere bokaziora itzuli zen, ingeniaritzara, hain zuzen ere.
 
[[AEB]]etan eskuratu zuen lehen ingenieritza lana ibai-nabigaziorako hobekuntzak gauzatzea eta ubide baten eraikuntzan zetzan. Hiru urte eman zituen [[Allegheny]] mendikatean zehar burdinbidea eraikitzen, [[Harrisburg]]etik [[Pittsburgh]]era arte, [[Pennsylvania]]ko estatuan. [[1840]]an, Charles Ellet, Jr. zubi esekien diseinatzaileari idatzi zion, [[Filadelfia]] inguruko zubi bat diseinatzeko laguntza eskainiz.
{{aipu|''Europan egindako nire egonalditik zubi esekiei buruz ikasitakoa, nire gogoko okupazioa, (…) Horrelako zubi batek eraikitze metodoaren forma ederrenak guztiz erakutsi beharko lituzke eta ez da beharrezkoa izango estatubatuarren gogoan eragingo duen efektu onuragarria aurrez iragartzea.''}}
 
[[1841]]ean, Roebling alanbre soka ekoizten hasi zen Saxonburgen. Garai hartan, [[Filadelfia]]ko kanaleko itsasontziak tren-bagoietan garraiatzen zituzten [[Allegheny]] mendikatean zehar beste aldeko kanaletaraino, ontziak [[Pittsburgh]]eraino iris zitezen. ''Allegheny Portage Railroad'' enpresa publikoak ontziak eta tren-bagoiak lekuz aldatzeko sistema bat burutu zuen. Sistema honek, 7 zentimetroko lodierako kalamu kable bakarra erabiltzen zuen ontzi eta bagoiak altxatu eta jaisteko. Baina kalamu kableak oso garestiak ziren eta, gainera, maiz ordezkatu behar ziren. Roebling alanbre-sokari buruz irakurri zuen artikulu batez gogoratu zen eta, handik gutxira, 7 hari-zuntzeko kable bat garatzen hasi zen bere baserrian.
 
[[1844]]an, Roeblingek [[Allegheny]] ibai zeharkatzen zuen egurrazko ubidea ordezkatzeko eskaintza irabazi zuen. Bere diseinuan 50 metroko bi bao aurreikusten zituen. Horietako bakoitza, egurrezko enbor banaz osatuta zegoen, ura edukitzeko elkarri ondo lotutako kable paralelo askok osatutako alanbre bana finkatuta zegoen enborren alboan.
 
[[1845]]ean, Monongahela ibaia zeharkatzen zuen zubia eraiki zuen, [[Pittsburgh]]en.
 
[[1848]]an lau ubide esekien eraikuntza hitzartu zuen, [[Delaware]] eta [[Hudson ibaia|Hudson Kanalean]]. Urte berean, [[New Jersey]]ko Trenton hirira aldatu zen. Roeblingek alanbre ekoizpenerako gune industrial bat eraiki zuen bertan. Lower Trenton zubiaren lema -''Trenton makes, the world takes''- industria-gune honetan inspiratu dago.
 
Roeblingek hurrengo proiektua [[1851]]n hasi zuen. New York Central Railroad eta Great Western Railway of Canada konektatzen zituen trenbide-zubia zen, eta lau urte behar izan zituen zubia amaitzeko. 251 metroko luzera zuen eta 10 hazbeteko (25cm) lodierako lau kablez finkatuta zegoen. Bi maila zituen, ibilgailuentzako bat eta trenbide-trafikora zuzendutako beste bat.
 
Niagara zubia eraikitzen ari zen bitartean, Roeblingek beste trenbide zubi eseki bat obratu zuen, Kentucky ibaia zeharkatuz eta 373 metroko luzera zuena. Harrizko dorreen egitura egina zegoela, trenbide konpainia kapital gabe geratu eta zubiaren eraikuntza gelditu bazen ere, geroago amaitu ziren eraikuntza lanak.
 
[[1859]]an beste zubi eseki bat eraiki zuen [[Pittsburgh]]en. Zubiaren luzera 314 metrokoa zen, 105 metroko bi bao eta 52 metroko beste biez egituratuta zegoen.
 
[[AEB]]etako [[Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila|Gerra Zibilarengatik]] behin-behineko etenaldi bat egin zuen Roeblingek. Hala eta guztiz ere, [[1863]]an [[Ohio ibaia]] zeharkatzen zuen zubiaren eraikitze lanari ekin zion berriro. [[1865]]ean hasi zen zubi honen erakuntza eta finantzazio arazoengatik gelditu; zubia, azkenerako, [[1867]]an amaitu zen. Cincinnati-Covington Zubia, geroago ''John A. Roebling'' izenekoa, munduko zubi eseki luzeena izan zen, amaitu zen garaian.
 
[[1867]]an, [[New York]]eko [[East River]] ibaia zeharkatuko zuen eta gaur egun [[Brooklyn zubia]]z ezagutzen duguna diseinatzen hasi zen. [[1869]]ko egun batean, kaiaren ertzean zegoen, zubia eraiki behar litzatekeen tokian. Porturatzen ari zen ferry batek oina harrapatu zion bertan eta zauritu zituen behatzak ebaki behar izan zizkioten. Tratamendu medikoa ukatu eta oina sendatzeko ''ur-terapia'' (zauriaren gainean ura isuriz etengabe) nahi izan zuen. Bere egoerak txarrera egin zuen. Istripua gertatu eta 24 egun ondoren hil zuen [[tetanos]] gaixotasunak.
 
Roeblingen aburuz, ''oreka indar batean, oreka beti betetzen da baina deformazioen bateragarritasuna ez dauka zertan''. Hau zen, funtsean, indarren metodoaren antzeko hurbilketa metodo bat: lehenik eta behin, zuzeneko eta zeharkako kargen kalkuluak egiten zituen; ondoren, karga totala kable eta euskarri kopuruaz zatitzen zuen. Roeblingek segurtasun faktore handi bat gehitu, eta ondoren karga lortzen zuen. Planteamendu honek, egituraren analisia nahiko zehatza itzultzen du, deformazioa jasateko egitura nahiko harikorra dela suposatuz.
 
[[Fitxategi:Cincinnati-roebling-suspension-bridge.jpg|thumb|300px|right|Roebling Suspension Bridge [[Cincinnati]]n, [[Ohio]]n, gauez]]
== Heriotza ==
Brooklyngo zubiaren dorrea eraikiko zen eremua ikuskatzen ari zela, porturatzeko zegoen itsasontzi batek Roeblingen eskubiko oina harrapatu zuen. Behatzak ebaki ostean, [[tetanos]]a diagnostikatu zioten. Gaixotasuna garatu ahala, konbultsio larriak jasan zituen aldian-aldian. Azkenerako, koman sartu, eta geroago hilko zen [[1869]]ko [[uztailaren 22]]an, goizean goiz, Brooklyn Heights auzoan, [[New York]]en.
 
Trenton hiriburuan ([[New Jersey]]), Riverview Hilerrian, dago lurperatuta Roebling.
 
[[Fitxategi:Brooklyn Bridge poŝtmarko DE 2006.jpg|thumb|300px|right|]]
== Ondorengoak ==
John Roebling eta Herting Johannak bederatzi seme-alaba izan zituzten:
* Washington A. Roebling (j. 1837 – h. 1926)
* Laura R. Methfessel (j. 1840 – h. 1873)
* Ferdinand [J1] W. Roebling (j. 1842 – h. 1917)
* Elvira R. Stewart (j. 1844 – h. 1871)
* Josephine R. Jarvis (j. 1847)
* Charles Gustavus Roebling (j. 1849 – h. 1918)
* Edmund Roebling (j. 1854 – h. 1930)
* William Roebling (j. 1856 – h. 1860)
* Hannah Roebling (haurtzaroan hil zen)
John Roeblingen lana ez zen bere heriotzarekin amaitu:
* Aitaren heriotzaren ondorenean, Roeblingen semea zen Washington Roeblingek eta honen emazteak, Emily Warren Roeblingek, [[Brooklyn zubia]]ren eraikuntza lanak jarraitzeko aukera izan zuten<ref>{{en}} http://www.brooklynbridgeaworldwonder.com/john-roebling.html</ref>.
* Ferdinandek aitaren enpresaren jarduerak zabaldu zituen burdina soken eremura arte.
* Charles Roeblingek, berriz, 80 tonako makina bat diseinatu eta eraiki zuen burdina soka erraldoiak egiteko, halaber, Roebling herria fundatu zuen, New Jerseyn, non John A. Roebling’s Sons altzairu enpresa eraiki zuen.
* John A. Roeblingen biloba, A. Washington Roebling II.a, RMS Titanic hondoratzean hil zen.
* Bere birbiloba, Donald Roebling, filantropo eta asmatzailea izan zen eta ibilgailu anfibioa asmatu zuen.
 
== Proiektuak ==
* 1844. Allegheny Aqueduct ([[Pittsburgh]]). 49 metroko luzera zuen ubidea. [[1861]]ean eraitsia izan zen.
* 1846. Smithfield Street Bridge. Hau ere [[Pittsburgh]]en kokatuta zegoen, 57 metroko luzerarekin. [[1881]]-[[1883]]ean ordezkatua izan zen.
* 1848. Lackawaxen Aqueduct. Lackawaxen ([[Pennsylvania]]) kokatutako ubidea zen. Lackawaxen ibaiaren albo batetik bestera 70 metro luzatzen zen, 35 metroko bi zubizuloz osatuta. Zubizulo bakoitzaren euskarri 7 hazbeteko (18cm) bi kable ziren. Jada ez da existitzen.
* 1849. Roebling's Delaware Aqueduct. Lackawaxen ([[Pennsylvania]]) eta Minisink Ford ([[New York]]) elkartzen dituen, 175 metro luze dituen eta 41 metroko altueran aurkitzen den [[AEB]]etako zubi eseki zaharrena da. 8 hazbeteko (20cm) bi kable eusten dute zubiaren pisu totala. [[1965]] eta [[1995]]ean zaharberritua izan zen, eta oinezko zein kotxeentzako atondua dago egun.
* 1850. High Falls Aqueduct. 44m luze eta 8½ hazbeteko (22 cm) bi euskarri-kable.
* 1850. Neversink Aqueduct. Neversink ibaia ([[New York]]) zeharkatzen du; 52 metroko zubia, eta honi lotuta 9½ hazbeteko (24cm) bi kable daude.
* 1854. Niagara Falls Suspension Bridge. [[Niagara ibaia]]n eraikitako zubia da. 250 metrorekin, [[Kanada]]ko [[Ontario]] eta [[AEB]]etako [[New York]] estatuen arteko muga da.
* 1859. [[Allegheny]] Bridge. [[Pittsburgh]]; 105m luze.
* 1866. John A. Roebling Suspension Bridge. [[Ohio ibaia]] zeharkatzen du [[Cincinnati]]tik ([[Ohio]]) [[Covington]]era ([[Kentucky]]) arte; 322m luze.
* 1870. Waco Suspension Bridge. [[Waco]], [[Texas]]; 145m hedatzen da Brazos ibaiaren alderik alde.
* 1883. [[Brooklyn Bridge]]. [[East River]] deritzon itsasartea zeharkatzen du, [[Long Island]] eta [[New York]]eko portua lotuz. 486m neurtzen du.
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}
 
{{commonskat}}
 
[[Kategoria:1806ko jaiotzak]]
[[Kategoria:1869ko heriotzak]]
[[Kategoria:ingeniariak]]