Ruandako genozidioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 54 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q131297 orrian
4. lerroa:
 
== Aurrekari historikoak ==
[[K. a. IV. mendea]]n, [[batwa]] etniako biztanleak (ehiztariak) [[Ruanda]]ko mendi oihantsuetan jarri ziren bizitzen. [[Mende]] batzuk geroago, [[XI. mendea]]n, [[hutu]] etniako nekazariak eskualde berera heldu ziren eta bizimodu [[sedentarismo|sedentario]] bati ekin zioten. Batwa etniako kideekin bizikidetzan bizi ziren hutuak. Hortik ehun urtera, [[XII. mendea|XII.]] eta [[XIII. mende]]etan, abeltzain [[tutsi]]ak gaur egungo [[Uganda]]ko lurretatik mugitu eta [[Ruanda]]ra iritsi ziren. Azken hauek bertan bizitzen jarri ostean, [[batwa]] (ehiztariak), [[hutu]] (nekazariak) eta [[tutsi]] etniak (abeltzainak) elkarrekin bizitzen hasi ziren. Elkarbizitza hau sinbolikoa izan zen [[XVI. mende]]ra arte baina, une hartan, tutsi etniako buruzagiek kanpaina militarrak hasi zituzten hutuen aurka. Haien printzeak hil zituzten, atal [[genital]]ak moztu eta hauek eskegi ere besteak beste. Asmoa aurkariak umiliatzea zen, eta hala, tutsien menpe jarri ziren hutuak.
 
Tutsiek nagusitasuna izan arren, desberdintasun ekonomikoak ez ziren guztiz agerikoak hutuekin alderatuta. Etnia batekoa edo bestekoa izateak [[estatus sozial]]a markatzen zuen, baina hutu batek posible zuen, adibidez, klasez igotzea, ondasunak baldin bazituen batez ere. Bestalde, inguru hartako gutxiengoa zen [[etnia]] tutsiak (biztanleriaren %14a inguru), basailutzari ekin zion.