«Axular»: berrikuspenen arteko aldeak

35 bytes added ,  Duela 14 urte
ez dago edizio laburpenik
t (Pedro Axular izenburua Pedro Agerre-en truke aldatu da.)
'''Pedro Agerre''' edo '''[[Axular''']] ([[1556]]-[[1644]]) jarritako goitizena, bere jaiotzezko baserritik datorkio. Jaiotzez nafarra zen, '''Axular''', baina Lapurdiko[[Lapurdi]]ko mugan dagoen Urdazubikoa[[Urdazubi]]koa; herri honek [[Zugarramurdi]], [[Ainhoa]] eta Sararekin[[Sara]]rekin batera Xareta izeneko eskualde naturala osatzen du. Ikasketak Salamancako[[Salamanka]]ko unibertsitatean egin eta apaiztu ondoren, [[Donibane LohizuneraLohizune]]ra jo zuen Axularrek, 1600ean[[1600]]ean Sarako parrokiako erretoretza eskuratu zioten, eta hantxe iraun zuen berrogei urte baino gehiago heriotzera arte.
 
Idazle aberatsa, sermolari ugaria eta hiztun oparoa zen '''Axular'''. Horregaitik izango zuen horrenbeste eragin eta itzal sasoi hartako eta geroagoko euskal idazleen artean. Bere esku trebeak ordura arte ezohizkoa zuen dotorezia erantsi zion euskarari. Esaldi luze eta korapilotsu samarrak gustatzen zaizkio batzuetan, laburrak eta trinkoak besteetan. Baina mezu ulergarria eta garbia emango digu beti.
''Gero''(1643) bere liburu mardula, bera hil baino urtebete lehenago publikatu zuen, eta bertan, ederki erakusten dio kristauari zein arriskutsua izan daitekeen arimari dagozkion zereginei berehala ez atxikitzea,erlijioarekiko betebeharrak biharko uztea, beti gerotik gerora luzamendutan ibiltzea. Bere ideiak hobeto adierazteko, adibideak erabiltzen ditu sarritan, sinonimoak pilatuz eta autore klasikoen aipuak tartekatuz.
 
'''Axular''' eta bere taldeko lagunek urratutako bideari jarraituz, beste elizgizon batzuek ere landuko dute mende honetan Lapurdiko euskalkia[[euskalki]]a: K.'''Harizmendi''', B.'''Gazteluzar''' eta S.'''Pouvreau'''-k, adibidez. Dena den, badugu lapurtarra ez den idazle sekular aipagarri bat ere; Arnaut edo Allande '''Ohenarte'''.
 
[[Kategoria:Euskal idazleak|Axular, Pedro]]
41.220

edits