Alfontso XII.a Borboikoa (Espainia): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
36. lerroa:
| oharrak =
}}
 
'''Alfontso XII.a Borboikoa''', ''Baketzailea'', ([[Madrilgo Errege Jauregia]] ([[Madril]]), [[1857]]ko [[azaroaren 28]]a - [[El Pardo]], [[1885]]eko [[azaroaren 25]]a) [[Espainia]]ko errege izan zen [[1875]]etik [[1885]]era bitartean. [[Elisabet II.a Espainiakoa]]ren eta honen senarra zen Frantzisko Asiskoa Borboikoaren semea izan zen. ''Alfonso Francisco Fernando Pío Juan de Maria de la Concepcion Gregorio Pelayo de Borbon y Borbon'' izena ezarri zioten. [[Borboien berrezarkuntza (Espainia, 1874-1931)|Borboien berrezarkuntzaren]] lehen erregea izan zen, 27 urterekin tuberkulosiak hil zuen arte. Bere semea zen [[Alfontso XIII.a Espainiakoa]]k hartu zuen orduan tronua, hasiera batean Alfontsoren alarguna zen [[Maria Kristina Habsburgo-Lorenakoa|Maria Kristina Austriakoak]] agindu bazuen ere.
 
[[Fitxategi:Isabella II and Consort.png|thumb|left|[[Elisabet II. Espainiako eta Frantzisko Asiskoa eta Borboikoa, Alfontsoren gurasoak]]]]
[[Fitxategi:Alfonso XII de España, c. 1870.jpg|thumb|right|[[Alfontso XII.a Espainiakoa]]]]
[[Fitxategi:Alfonso XII con el duque de Sesto.jpg|thumb|right|[[Alfontso XII.a bere irakaslea den Sesto dukearekin]]]]
[[Fitxategi:Queen Isabella II with her three youngest daughters.jpg|thumb|left|[[Elisabet erregina bere 3 alabekin]]]]
== Biografia ==
Alfontso [[Madrilgo Errege Jauregia]]n jaio zen [[1857]]ko [[azaroaren 28]]an.
 
Gurasoak [[Elisabet II.a Borboikoa]]ren eta [[Frantzisko Asisko eta Borboikoa]] printzea izan zituen. Egia esateko, garaiko zurrumurruek Frantzisko homosexuala zela zioten eta benetako aita Enrique Puig i Moltó kapitaina edo Francisco Serrano jenerala jotzen dira, biak erreginaren maitale ezagunak.
 
Jaio bezain pronto, Alfontsok ''Asturiasko printzearen'' titulua jaso zuen eta lau arreba izan zituen:
* Isabel infanta, Gingentiko kondesa (1851-1931)
* Maria del Pilar infanta (1861-1879)
* Maria de la Paz, Bavariako printzesa (1862-1946)
* Maria Eulalia infanta, Gallierako dukesa (1864-1958).
 
Jose Isidro y Silva-Bazan eta Burgosko artzapezpikua irakasle izan zituen, azken hau, [[Pio IX.a Aita Santua]]ren aholkua jarraituz, erreginak berak aukeratua.
 
[[1868]]an, oraindik haurra zelarik, bere ama [[1868ko Iraultza]]ren ondorioz destronatua izan zen (''La Gloriosa'' deitua) eta, horrela, errege familia erbestera joan beharrean izan zen. Aspaldi bananduta zeuden zurrumurrua baieztatuz, errege-erreginak bakoitza bere aldetik bizitzen jarri ziren [[Paris]]en.
 
[[Europa]]ra irtetean, printze honek esperientzia berriak bizi izan zituen, hala frantsesa, austriarra edo ingelesa bezalako sistema politikoekin topo eginez. Gainera, Alfontso izan zen Asturiasko lehen printzea hezkuntza zentru eta militarretan hezi izan zena. Hauetako lehena Stanislas eskola izan zen, [[Paris]]en.
 
[[1869]]ko [[irailaren 29]]an, errege familia [[Geneva]]ra joan zen; bertan, banakako klaseak jaso zituen eta Akademia Publikora ere joan zen. Bere hezkuntzari jarraipena emanez, Errege Akademia Inperial Teresiarrera joan zen, [[Viena]]n.
 
Azkenik, Sandhursteko akademia militarrera ere joan zen, [[Ingalaterra]]n. Herrialde honetan ezagutu zuen printzeak ingeles konstituzionalismoa.
 
Alfontso eta Erreginaren arteko gutunen bidez jakin daiteke Errege Familia garai haietan jasaten ari zen egoera ekonomiko estuaren berri.
 
[[1870]]eko [[ekainaren 25]]ean [[Elisabet II.a Espainiakoa|Elisabet II.a]]k bere eskubide dinastikoak aldarrikatu zituen [[Paris]]en, bere seme Alfontsoren alde eginez.
 
Bitartean, [[Borboi leinua]] kanporatuta, [[Espainia]]n, [[Seiurteko demokratikoa]]n, gobernu forma ezberdinak ematen ari ziren:
* Behin Behineko Goberua ([[1868]]-[[1879]])
* [[Amadeo I.a Espainiakoa|Amadeo I.a Saboiakoa]]ren monarkia demokratikoa ([[1870]]-[[1873]])
* [[Espainiako Lehen Errepublika|Lehen Errepublika]] ([[1873]]-[[1874]]).
 
Azken hau urtarrilean amaitu zen Pavia jeneralaren estatu kolpearen ondorioz eta, berriro ere, behin-behineko gobernuetako aroa hasi zen. Etapa historiko honetan zehar ([[Seiurteko demokratikoa|Seiurteko Demokratikoa]]), Alfontsoren kausa [[Antonio Canovas del Castillo]]k ordezkatu zuen gorteetan.