Otso: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orriaren edukiaren ordez, «HOLA TDP4 MOLA AGANSE FACEBOOK Y JUEGENLO» jarri da
t 83.213.88.242 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Tegel wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
1. lerroa:
{{taxotaula infotaula
HOLA TDP4 MOLA AGANSE FACEBOOK Y JUEGENLO
|kolorea = #D3D3A4
|izena = Otsoa
|irudia = Canis lupus.jpg
| irudiaren testua = Otsoa
|erreinua = [[Animalia]]
| filuma = [[Chordata]]
|klasea = [[Mammalia]]
|ordena = [[Carnivora]]
|familia = [[Canidae]]
|generoa = [[Canis]]
|espeziea = '''Canis lupus'''
}}
 
'''Otsoa''' (''Canis lupus'') [[ugaztun]] [[haragijale]] bat da, [[Carnivora]] ordenakoa. Otsoetatik [[txakur]]rak etxekotu ziren duela gutxienez 12.000 urte; hala ere, nabaritasun genetiko batzuek duela 150.000 urte arte aurreratzen dute otsoa etxe abere bihurtzea. Gizakiak [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] otso guztiak hil zituen [[1950]]. urterako,<ref>J. R. AIHARTZA: [http://www.ikasbil.net/jetspeed/portal/media-type/html/user/anon/page/artikulua?gid=124644 «Otsoa Euskal Herrira heldu»], ''HABE'', 211. zenbakia, 1992ko urtarrila.</ref> baina orain-berriki [[Araba]]n bizi izatea lortu du, Iberiar penintsularen mendebaldetik itzulita, nahiz eta orain ere jazarpen handia nozitzen duen, txakur basatiek hildako ganaduaren errua otsoari leporatzen baitzaio.<ref name=oihanelakar>[http://norteko.elhuyar.org/entzun.asp?Kodea=468 Otsoak eta Euskal Herrian»], ''Norteko Ferrokarrilla'', Euskadi Irratia, 2010-01-19. Oihane Lakar biologoari eginiko elkarrizketa, Elhuyar.org webgunean entzungai (iraupena: 4'&nbsp;42<nowiki>''</nowiki>).</ref>
 
== Ezaugarriak ==
Otsoak oso garatuta ditu zentzumenak: usaimen ona eta gauez ikusteko gaitasuna. Belarri zorrotzak, mutur luzea eta hortz indartsuak ditu eta oso animalia buru-argi eta gogorra da. Horregatik bizirauten du munduko leku askotan.
 
== Elikadura ==
Otsoak taldeka bizi dira eta ehizatu ere taldean egiten dute. Horretarako, lana taldekideen artean banatuta dago eta eurak baino animalia handiagoak ehiza ditzakete horri esker. Animalia bat ikusten dutenean, beraren atzetik abiatzen dira korrika. Gero, gainera salto egin eta hortzak eztarrian sartzen dizkiote, itotzeko. Otsoa haragijalea da eta [[altze]]ak, [[untxi]]ak, [[orein]]ak edo [[basurde]]ak jaten ditu. Baina batzuetan gizakiaren lurretara sartzea beste erremediorik ez du, lur basati gutxi gelditzen delako, eta ganaduari erasotzen dio. Gainera, gosete handia badago, sarraskia eta frutak ere jan ditzake.
 
== Ugalketa ==
[[Fitxategi:Grey Wolf 7.jpg|thumb|Otsokumea.]]
Taldeko bikote nagusia izaten da erreproduzitzen dena. Bikote handi eta indartsuena izaten da hau. Otsoak umealdi bakarra izaten du urtean. Sei hilabetez kumeak sabelean eraman ondoren, otsemeak hiru kumetik zortzira izan ditzake. Eta ugaztunak direnez, hilabete batez esnea ematen die. Bi hilabeterako, taldeko edozein otsok ematen die haragia otsokumeei. Lehenengo mastekatu eta ondoren kumeei ematen diete jateko. Gainera talde osoak babesten ditu otsokumeak harraparietatik.
 
== Ohiturak ==
Otsoei ikaragarri gustatzen zaie jolastea. Bata bestearen atzetik korrika eta lurrean bueltaka aritzen dira eta borrokan ari direla ematen du. Baina benetan nagusitarako prestatzeko balio dute jolasok. Garbitzeko, ibaietan bainatzen dira eta logura badira, berdin zaie elur gainean lo egitea. Gainera, oso animalia sozialak dira eta otsoren batek arauak hautsi ezkero, zigortua edo taldetik kanporatua izan daiteke. Nagusiak buztana gorantz eta burua tente eramaten du, nor den aditzera emateko.
 
== Bizilekua ==
Otsoak bere lurrak markatzen ditu bere usainarekin eta ez du inolaz beste talderen bateko otsoak bertan egoterik uzten. Eta gainera egunero zaintzen ditu bere eremuak beste otsoek bertan ehizatu ez dezaten.
 
== Gizakia eta otsoa ==
Otsoa betidanik izan da gizonak ehizatua eta horregatik egon da desagertzeko zorian. Gizakiak beti pentsatu izan du oso animalia arriskutsua dela eta hori dela-eta agertzen da beti ipuin eta alegiatan animalia gaizto eta zital bezala. Gainera, otsoa libre bizi da, eta janaria falta zaionean bere lurretatik kanpora joaten bada ere, ihes egiten du gizakia bizi den tokietatik.
 
== Motak ==
Mota askotako otsoak daude: zuriak, beltzak, arraza ezberdinak… eta gainera kanidoen familia barruan ahaide asko ditu: [[dingo]]ak, [[txakal]]ak, [[koiote]]ak eta [[txakur]]rak, esate baterako. Gaur egun dauden otso azpiespezie guztiak, beraz, espezie berdina dira eta euren artean kumeak eduki ditzakete. Txakurrak kenduta 15 subespezie daude katalogaturik, euretariko batzuk orain dela gutxi desagertuak:
[[Fitxategi:Polarwolf004.jpg|240px|thumb|Arktiar otsoa.]]
 
* [[Iberiar otso]]a (''Canis lupus signatus''). Euskal Herriko otsoa da.
* Tundrako otsoa (''Canis lupus albus'')
* Arabiar otsoa (''Canis lupus arabs'')
* Otso artikoa (''Canis lupus arctos'')
* Mexikar otsoa (''Canis lupus baileyi'') [[Fitxategi:Canis_lupus_baileyi_running.jpg|240px|thumb| Mexikar otsoa.]]
* Errusiar otsoa (''Canis lupus communis'')
* Kaspiar itsasoko otsoa (''Canis lupus cubanensis'')
* [[Tibeteko otso]]a (''Canis lupus chanco'')
* Hokkaidoko otsoa(''Canis lupus hattai''): desagertua
* Honshu otsoa (''Canis lupus hodophilax''): desagertua
* Italiar otsoa (''Canis lupus italicus'')
* Egiptoko otsoa (''Canis lupus lupaster'')
* Eurasiar otsoa (''Canis lupus lupus'')
* Ekialdeko tinber otsoa (''Canis lupus lycaon'')
* Lautadetako otsoa (''Canis lupus nubilus'')
* Mackenzie haraneko otsoa (''Canis lupus occidentalis'')
* Indiar otsoa (''Canis lupus pallipes'')
 
Horietatik guztietatik ''[[Canis lupus signatus]]'' da [[Euskal Herria]]n bizi dena. Gizakiaren jazarpenaren ondorioz, XX. mendearen bigarren erdian Euskal Herrian ez da otso alerik ere bizi ahal izan, baina XXI. mendearen hasieran [[Araba]]n kumaldiak aurrera ateratzea lortu du. Oraingoz, oso zail du Euskal Herriko beste aldeetara zabaltzea, gizakiak galarazten baitio.<ref name=oihanelakar/><ref>I. ORMAETXEA: [http://www.euskaljakintza.com/2008/02/02/otsoa-euskal-herrian/ «Otsoa Euskal Herrian?»], ''Euskal Jakintza'', 2008-02-02.</ref>
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda}}
 
== Ikus, gainera ==
* [[Txakur]]
 
{{Commonskat|Canis lupus}}
 
[[Kategoria:Euskal Herriko kontinentar ugaztunak]]
[[Kategoria:Otsoa]]
 
{{NA lotura|de}}
{{NA lotura|ka}}
{{NA lotura|no}}
{{NA lotura|pl}}
{{NA lotura|uk}}