Ballet: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 70 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q41425 orrian
56. lerroa:
Ballet-konpainia hauetan parte hartu zuten artistek balletaren zabalkuntzan lagundu zuten Europan eta Ameriketan.
 
1920 eta 1930 urteetan Estatu Batuetan eta Alemanian dantza modernoa garatzen hasi zen. [[Isadora Ducan]]ek, Marta Grahamek, Doris Hupheryk eta Mary Wigmenek mugimendu estilo berriak sortu zituzten errealismoari pixkanaka hurbilduz. Mugimenduaren gaitasuna gorputzaren erabilpen libreago batez zabaldu zen. Horrela, Isadora Ducan inprobisazioak egiten hasi zen obra klasikoetan eta haren teknikak eragin handia izan zuen ballet modernoaren sorreran. Marta Grahamek, berriz, estilo berri bati ekin zion, musika-konposizio modernoetan askatasuna eta inprobisazioa sartu zituen, ballet garaikidearentzat ekarpen handiak izan direnak.
 
1930 urtean, Massinek ballet sinfonikoa asmatu zuen, musikagile klasiko alemaniarren sinfoniak interpretatzen saiatu zen.