Angus Young: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
49. lerroa:
 
Denboraren poderion, Angus estilo pertsonala azpimarratzen hasi zen. Ikuslegoa txunditzeko moduko itxuraren bila, hainbat mozorro erabili zituen hasieran: gorila, Spiderman, Superman... azkenean, arrebaren iradokizunari jarraituz, eskola uniformea hartu zuen arte. Margareten iritziz, umekeriatan ibiltzen zen eta ondo zihoakion janzkera hori. Horrez gain, emanaldi guztietan unean zeuden herriko banderadun galtzontziloak erakusteko joera hartu zuen. Eszenatokian gauzatu ohi dituen mugimendu gartsuek eta gitarra jotzeko duen talentuak ez diote kalterik egiten bere musikari eta historian izan den gitarrajole onenen artean kokatzen da.
 
== Ondarea ==
Angusek dioenez, eragin handiak jaso ditu hemendik eta handik: [[Malcolm Young|Malcolm anaia]], [[Chuck Berry]], Freddie King, [[Muddy Waters]], [[Keith Richards]]...
 
Orain, ordea, bera da besteengan eragina duena. Bere estiloak zirrara handia sortzen du hard rock musika joleen artean. Gainera, [[AC/DC]] taldean eginiko lan bikaina gazte eta talde ugariren inspirazio iturri izan da, besteak beste: [[Guns N' Roses]], [[Slayer]], [[The Cult]], Jackyl, [[Metallica]], Def Leppard, [[Iron Maiden]], Disturbed, Jet, Alter Bridge, Buckcherry, Airbourne, The Darkness (banda), Rob Tognoni, Wolfmother eta You Am I.
 
[[2006]]ko [[abuztuaren 24]]an, ''Kerrang!'' aldizkariko ''Legend Award'' saria jaso zuen Paul Brannigan editorearen eskutik. Honek, AC/DC taldea historiako talde onenetako bat zela esan zuen.
Paytem Jane abeslari eta modeloak, Angusek idatziriko ''Big Jack'' gaiari zor dio bere goitizena.
 
Gibson etxeak, Angusen ospea aprobetxatuz, Gibson Angus Young Signature izeneko modeloa kaleratu zuen.
 
Aurrez esan bezala, [[2012]]ko [[maiatzaren 16]]an, ''Guitar Magazine''k eginiko inkesta batean, inoiz izandako australiar gitarjole hoberena izendatu zuten.
 
[[Fitxategi:Gibson Sg Custom Shop Angus Young Aged and signed.JPG|thumb|300px|right|]]