Angus Young: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
25. lerroa:
 
Eszenatokian gauzatu ohi dituen mugimendu gartsu eta basatiei zor die egungo ospearen zati bat. Hard rock munduan, bere ''antzarraren ibilkera'' berezia zeharo ospetsua da, horri musika emanaldietan ohitura legez jantzi ohi duen eskolako uniformea gehitu behar zaiolarik. [[Rolling Stone]] aldizkariak ''garai guztietako 100 gitarra-jotzaile onenen zerrendan'' 96. postuan kokatu zuen eta [[Total Guitar]] aldizkariak, berriz, ''Ehun gitarra-jotzaile onenen'' artean 20. postuan ezarri zuen.
 
== Biografia ==
Angus Young [[Glasgow]]en jaio zen [[Eskozia]]an, [[1955]]eko [[martxoaren 31]]n. Gurasoak Malcolm William Young ([[1911]]–[[1985]]) eta Margaret Youngen ([[1913]]–[[1988]]) izan zituen eta, [[1963]]an, Angus haurra zelarik, ia familia osoa [[Australia]]ra joan zen bizitzera. Senideak George, Margaret, Malcolm eta Alex izan zituen eta azken hau [[Londres]]en geratuko zen.
 
[[Sydney]] australiarrean, Young senideen artean musika taldea osatzen hasi ziren eta Angus [[banjo]]a jotzeari ekin zion. 1970ean, bigarren eskuko lehen gitarra erosi zuen etxe ondoko musika denda batean.
{{aipu|''Gibson SG bat neukan izerdi eta urarekin hondatu zen arte. Giderra fin-fina eta leuna zen, baina okerturik zegoen. 67ko modelo bat zen eta bigarren eskukoa. Kolore marroi iluna zuen.<ref>{{es}}http://rocktryst.blogspot.com.es/2013/03/58-anos-de-angus-young-acdc.html</ref>''}}
 
9 urte zituen gitarra jotzen hasi zenean eta, 15erako, eskola utzia zuen. Gustura joaten zen lanera, horrela, bizitza osorako afizioa izango zuenerako materiala lortzeko aukera izaten baitzuen. George anaia ''The Easybeats'' bandako kide zen eta Angus eta Malcolmi irakatsi zien gitarra jotzen. Hasiera batean ''Kentuckee'' izena bazuen ere, ''Tantrum'' izan zuen lehen banda eta badirudi garai hartan ekin ziola ''duck walk'' edo ''antzarraren ibilkera''ri, hainbeste miresten zuen [[Chuck Berry]] kopiatuz. Eskolako jantzia erabiltzea, berriz, arrebaren ideia izan omen zen, Angus presaka etortzen baitzen eskolatik eta ez omen zuten janzkera aldatzen denborarik galdu nahi.
 
Ez da bizitza pribatua agertzearen zale. Sydneyn bizi da, Kangaroo Pointen (Sutherland Shire) bere emaztea Ellenekin batera. Aaltenen ([[Herbehereak]]) ere badu etxea -hangoa da emaztea-. Erretzaile sutsua, baina ez du edaria probatzen.
 
[[2012]]ko [[maiatzaren 16]]an, ''Guitar Magazine''k eginiko inkesta batean, inoiz izandako australiar gitarjole hoberena izendatu zuten.