Angus Young: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
21. lerroa:
| webgunea = http://www.acdc.com
}}
 
'''Angus McKinnon Young''' ([[Glasgow]], [[1955]]eko [[martxoaren 31]]- ) [[eskozia]]r [[musika]]ri eta [[gitarra]]jole bat da. Haurra zelarik bere familiarekin batera [[Australia]]ra lekualdatu zien. [[AC/DC]] [[australia]]r [[heavy rock]] musika taldeko sortzailea izateaz gain, bere anaia [[Malcolm Young]]ekin batera gaur egunera arte bertan mantendu diren kide bakarrak izan dira. Taldea sortu zenetik, ospe handia irabazi du eta aldizkari ugaritan musikajole onenen artean kokatua izan da. Gaur egun oraindik eragin handia du besteengan.
 
Eszenatokian gauzatu ohi dituen mugimendu gartsu eta basatiei zor die egungo ospearen zati bat. Hard rock munduan, bere ''antzarraren ibilkera'' berezia zeharo ospetsua da, horri musika emanaldietan ohitura legez jantzi ohi duen eskolako uniformea gehitu behar zaiolarik. [[Rolling Stone]] aldizkariak ''garai guztietako 100 gitarra-jotzaile onenen zerrendan'' 96. postuan kokatu zuen eta [[Total Guitar]] aldizkariak, berriz, ''Ehun gitarra-jotzaile onenen'' artean 20. postuan ezarri zuen.