Reykjavik: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 142 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q1764 orrian
179. lerroa:
[[1845]]. urtean [[Alþingi]] berriro irikia izan zen Reykjavík hiriburuan hain zuzen. Nahiz eta legezko batzarra ez izan, [[Danimarka]]ri uhartean ebatzi behar zituen arazoei buruz berri ematen zuten.
Hurrengo urteetan [[Islandia]]k independentzia osoa lortu zuen, konstituzio eta guzti, eta Reykjavík legezko hiriburu bilakatu zuten [[Alþingi]] batzarra bertan aurkitzen zelako.
[[1920ko hamarkada|1920]] eta [[1930eko hamarkada|1930eko hamarkadetan]] arrantza industria Reykjavík-en nagusitu egin zen, bakailaoa arrain nagusia izanik. Baina [[1929ko kraxa|1929ko krisialdia]]k eragina izan zuen eta biolentzia gailendu zen uharte osoan.
 
[[1940]]ko [[maiatzaren 10]]an gerrako 4 itsasontzi iritsi ziren hiriburura, baina biztanleak izugarrizko lasaitua hartu zuten [[Alemania nazia|naziak]] ez zirela egiaztatuz [[aliatuak]] baizik, [[Britainia Handia|britaniarrak]] hain zuzen eta hauek herrialdea okupatzea lortu zuten inolako biolentzia zantzurik gabe. [[Britainia Handia|Britaniarrek]] herrialdea okupatzera behartuak izan ziren, izan ere [[Islandia]]ko gobernuak neutral bezala izendatu zen, nahiz eta hauek [[aliatuak|aliatuen]] alde agertu. Hurrengo urteetan [[Ameriketako Estatu Batuak|amerikarrek]] eta [[Britainia Handia|britaniarrek]] hainbat base-militar eraiki zituzten uhartean zehar, eta bertan aurkitzen ziren soldadu kanpotarren kopuruak Reykjavík hiriko biztanle-kopuruarena baino altuagoa zen.