Telebistako informazio saio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: Telebistan informazio saio desberdinak egiten dira. Paperezko egunkari edo irratietan bezalaxe, telebistan ere antolatzen da informazioa era askotara. Eguneko eta uneoroko inform...
 
No edit summary
1. lerroa:
Telebistan informazio saio desberdinak egiten dira. Paperezko egunkari edo irratietan bezalaxe, telebistan ere antolatzen da informazioa era askotara. Eguneko eta uneoroko informazioak antolatzea da kontua informazio saio ohikoak burutzeko. Atalka biltzen dira notiziak eta bi aurkezle arduratzen dira informazioa mikrofono aurrean presentatzeaz. Honako era hauetara egin daitezke informazio saioak telebistan:
 
* '''Albistegi nagusia''': informazio saio nagusiak izaten dira telebista askotan. Ordu erdi inguruko saio hauetan albisteak atalka ematen dira eta bi burutu ohi dira egunean zehar: bata eguerdian eta bestea audientzia handiko arratseko ordu batean.
 
* '''Albiste buletinak''': orduoro burutzen dira eskuarki. Bost minutu ingurukoak izaten dira eta momentuko notizien berri emateko gauzatzen dira
 
* '''Informazio magazineak''' edo '''erreportaia magazineak''': astero emititu ohi dira. Gaurkotasunezko erreportaietan dute oinarria.
 
* '''Informazio elkarrizketak''': informazioaren esparruan oinarritutako elkarrizketak dira
 
* '''Eztabaida saioak''': mahainguruak
 
* '''Infotainment-ak''': nahasketa egiten denean, hau da, entretenitzeko saioak eta informazioaren arlokoak nahasten ditugunean sortzen den hibridoaz ari gara.