Lanbide heziketa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 7 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q6869278 orrian
Kiriku (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
'''Lanbide Heziketa''' [[Bigarren Hezkuntza]]ko edo goi mailako hezkuntzako ikasketak dira, [[enpresa]] munduari lotuta egiten direnak, [[lanbide]] arlo batean ezaguerak eta trebetasunak lortzeko helburuarekin. Helburu nagusia langile direnentzat eta izango direnentzat bizitza osoko ikasketak sortzea da.
 
Herrialdeen arabera Lanbide Heziketak oso antolaketa desberdina du. Gure kasuan Hegoaldean zein Iparraldean sistema desberdinak ditugu.
 
== Hegoaldeko Lanbide heziketa ==
Lanbide heziketaren barruan hiru sistema bereizi izan dira:
* Oinarrizko Lanbide heziketa: [[Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza]] edo [[Batxilergo]]ko ikaskeei zuzendutako formakuntza. Helburua ikasleak ondo prestatzea lan munduratzeko da. Sistema honetan bi motatako formakuntzak edo Hezkuntza Zikoak daude: erdi-mailakoak, DBH bukatu ondoren egiten direnak, eta goi-mailakoak, Batxilergoa egin ondoren ikasten direnak.
* Langabetuei zuzendutako Lanbide heziketa. Helburua pertsona horiek berriro ere lanean jartzea izango litzateke.
* Bizitza osoko lanbide heziketa edo etengabeko ikaskuntza: aktiboan dauden langileek ezagupenak eta lan metodoak berritu egin behar dituzte, egunean egoteko. Birziklatzeko ikastaroak izango lirateke hauek.
 
=== Oinarrizko Lanbide heziketa ===
* Erdi-mailako hezkuntza zikloak: Horrelako zikloak egiteko DBH egin behar da aurretik edo, bestela, 17 urte bete ondoren, Sarbide-proba bat gainditu behar da. Zikloa bukatu ondoren erdi-mailako teknikariaren titulazioa eskuratzen da.
* Goi-mailako hezkuntza zikloak: Ikasketa hauek egiteko beharrezkoa da Batxilergoko ikasketak eginak izatea edo Goi-mailako zikloen sarbide-proba gainditu izana (horretarako 19 urte beteak izan behar da), edo 25 urte baino gehiagokoentzat Unibertsateko sarbide-proba egina izana. Bukatzear goimailako-teknikariaren titulazioa eskuratzen da eta, aukeran, ikasketa unibertsitarioekin jarraitu daiteke.
 
Erdi-mailako ziklo batetik ezin da zuzenean goi-mailako batera pasa. Tartean, sarbide-proba egin behar da.
 
== Lanbide Heziketaren familiak ==
Hegoaldeko sistemak hauek dira onartuta daudenak:
* Nekazaritza
* Itsasoa eta Arrantza
* Gorputz eta Kirol ekintzak
* Administrazioa eta Kudeaketa
* Merkataritza eta marketina
* Eraikuntza eta Obra Zibilak
* Elektrizitatea eta Elektronika
* Energia eta Ura
* Fabrikazio Mekanikoa
* Ostalaritza eta Turismoa
* Irudi pertsonala
* Informatika eta Komunikazioa
* Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxoa
* Garraioa eta Ibilgailuen mantenimendua
* Instalazioa eta Mantenimendua
* Kimika
* Osasungintza
* Segurtasuna eta Ingurumena
* Gizarte eta Kultur zerbitzuak
 
== Kanpo loturak ==