Erromantizismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Ketxus (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Caspar David Friedrich - Der Wanderer über dem Nebelmeer.jpg|thumb|right|280px| Caspar David Friedrich-en ''Biadaiaria laino-itsasoaren aurrean'' (Kunsthalle, [[Hanburgo]])]]
 
'''Erromantizismoa''' [[Erresuma Batua]]n eta [[Alemania]]n [[XVIII. mende]]aren amaieran eta [[XIX. mendea|XIX]].aren hasieran sortu zen mugimendu artistiko, literario, kultural eta politikoa da, [[Ilustrazio]] eta [[Neoklasizismo]]ko arau aristokrata, sozial eta politikoen aurkako mugimendu iraultzailea.Pentsamendu eta idazkeraren askatasunagatik irudimen eta subjektibitatea dira mugimenduaren joera bereizgarrienetakoak: sentimenduaren garrantzia gailentzen da. Literaturatik abiarazitako mugimendua izan zen, XIX. mende osoa hartu zuena, baina azkenean espazio literarioa [[errealismo]]arekin partekatu zuen.
 
Pentsamendu eta idazkeraren askatasunagatik irudimen eta subjektibitatea dira mugimenduaren joera bereizgarrienetakoak: sentimenduaren garrantzia gailentzen da.
 
Filosofiaren, literaturaren, artearen aldiak izendatzeko erabiltzen diren izen gehienak bezala, «erromantizismoak» ere ez du estaltzen zehazki defini daitekeen, eta batez ere hitz horrek, bere jatorriz, ezaugarritu dezakeen gizarte-, pentsamendu-, arte- edo literatura-mugimendurik.
 
Lehenik eta behin, jatorriz ere, edukiz bezala, aski nahasia da hitz hori. Hain zuzen ere, erromantiko hitza, jatorriz behe-latineko ''romanticus''etik datorrena, latinezko idazkien arau estuak betetzen ez zituzten erromantze-hizkuntzan idatzitako ''roman'' (kontaketa) izenen hedaduratik hartu zen XVII. mendean, garai hartako zentzuzkotasun eta arrazoizkotasunaren arau klasikoak betetzen ez zituzten literatura-moduak izendatzeko: fantasiak, gauza bitxiek, egiak neurtzen ez zituzten gertaerek leku handia zuten literatura-moduaren izen gaizto gisa, alegia. E«leberrietan baizik gertatzen ez direnak» aipatzeko erabiltzen zen, hitz batean esateko, «erromantiko» hitza.