1975eko Kontxako Bandera: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: '''1975eko Kontxako Bandera''' (Banderaren 80. ekitaldia, garai hartan 73. ekitaldia bezala aurkeztu bazen ere) urte honetako irailaren 7 eta irailaren...
 
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
'''1975eko Kontxako Bandera''' ([[Kontxako Bandera|Banderaren]] 80. ekitaldia, garai hartan 73. ekitaldia bezala aurkeztu bazen ere) urte honetako [[irailaren 7]] eta [[irailaren 14|14an]] jokatu zen, eta [[Orio Arraunketa Elkartea|Oriok]] bere 24. Kontxako Bandera eskuratu zuen, bigarrena jarraian, eta azken sei ekitaldietatik bosgarrena.
 
Bi jardunaldietan nagusitu zen eta erraz irabazi zuen bandera, bigarren izan zen [[Sociedad Deportiva de Remo Castro Urdiales|Castro Urdialesi]] 24 segundu atera baitzizkion. Bestalde, 60. hamarkadan gertatu bezala eta ondoren 90. ere izango zen bezala, bi ontzi [[Pasai Donibane|sanjuandar]] izan ziren lehian, bata [[Pasai Donibane Koxtape Arraun Elkartea|Koxtape]], aulki mugikorreko arraunlariez osatua, eta bestea [[Pasai Donibaneko traineruak|Sanjuandarra]], herriko traineru ofiziala, tosta finkoan aritzen zen jendearena.
 
Ez zen [[Kontxako Banderarako Sailkapen estropada|sailkapen estropadarik]] jokatu. Traineruak sailkatzeko herrialdeetako txapelketak erabili ziren. Horrela beraz Kantabriako txapelduna (Castro), Bizkaiko txapelduna (Kaiku) eta Gipuzkoako sei traineru onenak sartu ziren. Aipatzekoa da Gipuzkoako txapelketan Orioko B untziak bosgarren postua lortu zuela baina Orioren filiala izanik ez zuen aukerarik izan Kontxan lehiatzeko.