Erdi Aroko arkitektura: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Utergar (eztabaida | ekarpenak)
Utergar (eztabaida | ekarpenak)
15. lerroa:
 
[[Bretainia Handia]]n, [[Anglosaxoiak|anglo-saxoi]]ek beren [[arkitektura anglosaxoia|arkitektura]] garatu zuten. Eskuarki eraikin txiki eta sinpleak ziren, gehienetan egurrezkoak, guregana harrizko eliza batzuk iritsi badira ere. Haietan, eragin zeltak sumatzen dira lehenengo urteetan, gero paleokristauen [[Basilika|basilikenak]], eta, aro honetako azken urteetan, kontinentetik eramandako erromanikoaren lehen zantzuak.
 
==Erromanikoa==
[[Erromaniko|Erromanikoa]] [[Europa]]ko estilo arkitektoniko nagusia izan zen [[XI. mendea|XI.]] eta [[XII. mende]]etan. [[Erromako Inperioa]]ren garaiez geroztik, lehendabiziko aldia zen arte estilo bat Europa osora zabaltzen zela. Izan ere, erromanikoko testigantzak kontinente osoan zehar aurki daiteke.
 
“Erromaniko” terminoa ez zen garai hartakoa. Geroago asmatu zuten, erromatar arkitekturarekin antza handia izateagatik, batez ere erabiltzen diren materialengatik eta formengatik. Erromanikoan, ohikoa da [[arku]] borobilak erabiltzea, baita [[kanoi-ganga]] eta gurutze formako pilareak ere.
 
 
[[Kategoria:Erdi Aroa]]