Cixi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 65 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q47842 orrian
tNo edit summary
5. lerroa:
Cixi [[Xianfeng]] (咸丰) enperadorearen amorantea izan zen eta berau hiltzean [[1861]]ean Cixik eta [[Ci'an]]ek (慈安) agindua hartu zuten 1861 eta 1973 artean enperadorearen seme [[Tongzhi]] (同治) adin nagusia izan arte. Enperadore gaztea ordea adinera heldu eta bi urtera hil zen. Cixik arauak apurtu eta bere hiru urteko hiloba izendatu zuen oinordeko gisa. Ci'an [[1881]]an hil ondoren Cixik bakarrik eduki zuen boterea.
 
Bere iloba [[Guangxu]] enperadorea adin nagusia izan zenean, Cixi erretiratu egin zen, bere zerbitzura zegoen espia sare bat utziz. [[Lehen Txina-Japonia Gerra|Japoniaren aurkako lehen gerra]] ([[1894]]-[[1895]]) galtzean eta Guangxu hainbat erreforma martxan jartzean, Cixik bere ilobaren aurka azpilanean hasi zen indar militar eta kontserbadoreekin bat eginda, agintea berreskuratu zuelarik.
 
Boterea eskuratu eta urtebetera, Cixik boxerren alde egin zuen hauen [[Boxerren matxinada|potentzia kolonial atzerritarren aurkako matxinadan]]. Ordainetan, indar atzerritarrak [[Hiri Debekatua]]n sartu eta [[Beijing]] konkistatu zuten, Cixi bake hitzarmen kaltegarri bat sinatzera behartu zelarik. Porrot honegatik karisma galdu zuen arren, hil arte mantendu zen boterean.