Tom Sharpe: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Kiriku (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: '''Thomas Ridley Sharpe''', '''Tom Sharpe''' bezala ezaguna, Londresen, 1928ko martxoaren 30ean jaio zen idazle ezaguna da. Nobelagile, bere liburu gehienak umorekoak dir...
 
2. lerroa:
 
==Biografia==
1928an [[Londres]]en jaioa, bere haurtzaroa eta gaztaroa ezinegonak markatuta bizi izan zituen. Ama gaixorik zegoen eta ezin zen beraz gehiegi arduratu. Aita, aldiz, artzain [[anglikano]]a, izugarrizko aldaketa ideologikoak eman zituen eta ziur aski hortik datorkio idazleari haren liburuen eduki azido eta eszeptikoa. [Cambridgeko Unibertsitate]]an [[Antropologia]] ikasi zuen.<ref>http://www.lecturalia.com/autor/1305/tom-sharpe</ref> Soldaduska bukatu ondoren [[Hego Afrika]]ra joan zen, [[1951]]an.<ref>http://www.goodreads.com/author/show/33017.Tom_Sharpe</ref> [[Apartheid]]ekin oso kritikoa, [[Pietermaritzburg]]oko espetxean sartu zuten, "iraultzaile" eta "komunista arriskutsua" izateagatik.<ref>http://paperekoa.berria.info/plaza/2010-05-25/039/003/forges_omendu_eta_tom_sharpe_sarituko_du_bilbok_jaialdi_berrian.htm</ref> Akusazioen jatorria: ''Natal'' antzerki lana idaztea eta antzeztea. Deportatuta, Hego Afrikan bizi izandako esperientziez baliatu zen bere lehenengo liburu arrakastatsuak idazteko: ''Riotous Assembly'' (1971) eta ''Indecenten Exposure'' (1973). [[1963]]tik [[1972]]ra irakasle bezala Cambridgen aritu zen. [[1986]]an Umore Beltzaren Sari Nagusia jaso zuen.<ref>http://www.lecturalia.com/autor/1305/tom-sharpe</ref> [[1995]]tik [[Katalunia]]n bizi da, [[Girona]]ko [[Llafranch]] herrian.
 
== Wilt euskaraz ==
[[2012]]an antzerkirako bertsio bat estrenatu zen Euskal Herrian, ''Wilt panpina puzgarriaren hilketa'' izenburupean. Lehenengo emanaldia [[Errenteria]]n egin zen [[Ados taldea]]ren eskutik. Musikak [[Joxan Goikoetxea]]k prestatu zuen. Lana Sharperen baimenarekin egin zen eta, antza, emaitza bere gustukoa izan zen.<ref>http://paperekoa.berria.info/plaza/2012-01-15/028/001/erokeria_bat_gogoetarako.htm</ref>
 
== Idazle kritikoa ==