Antonio Vivaldi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
10. lerroa:
[[Birika|Biriketako]] gaitz batek jo zuen, eta horregatik apaizgo-zereginak arindu zizkioten. Hala, musikarako beka bat eduki zuen. La Pieta izeneko umezurtz-etxe batean aritu zen abade, baina hango arduradunek laster proposatu zioten musika irakasteko. Vivaldik arrakasta handia lortu zuen jarduera horretan. Han ikasi behar zuten neskatoak gogoz zaletu ziren musikarekin, Vivaldi irakasleari esker. Bisita egunetan kontzertuak antolatzen zituen Vivaldik, eta neskatoek oso ongi jotzen zituzten maisuaren beraren konposizioak. Ikasleentzat atonduriko lanak 600 baino gehiago dira. Kontzertu haietatik, gaur egun, ''"[[Lau urtaroak]]"'' izenekoa da jende xeheak gehien ezagutzen duena, baina besteak ere ez dira batere txarrak.
 
Haren izen ona eta fama Herbehereetaraino hedatu zen bere garaian bertan. [[AmsterdamIlargia]]etik deitu zioten behin baino gehiagotan bere sorkuntzak eskain zitzan.
 
== Lanak ==