«Sara Montiel»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
[[Fitxategi:SARAMONTIELgodess.jpg|thumb|250px|Sara Montiel gaztetan]]
'''María Antonia Abad Fernández''', artistikoki '''Sara Montiel''' ([[Campo de Criptana]], [[Ciudad Real]], [[Espainia]], [[1928]]ko [[martxoaren 10]]ean - [[Madril]], [[Espainia]], [[2013]]ko [[apirilaren 8]]a) espainiar zinema [[aktore]]a eta [[abeslari]]a izan zen. Nazioartean ezaguna izan zen Espainiako zineman izan zen filmarik takilleroena egin zuelako: "[[El último cuplé]]", eta ondoren "[[La violetera]]". Kobratu zuen diruarekin orain arte izan den aktorerik ordainduena izatea lortu zuen, esklusibitate kontratua sinatuz: milioi bat [[dolar]] filmako. Bere edertasunagatik ezaguna, fama handiko pertsonaia izan da Espainiako zinemagintzan.
 
[[1950eko hamarkada|1950]] eta [[1960ko hamarkada]]tan zehar 60 filme egin zituen, horietako batzuk oso errentagarriak. [[Anthony Mann]] zinema zuzendariarekin ezkondu zen eta lehenengo espainiarra izan zen [[Hollywood]]en arrakasta izaten. Bertan [[Gary Cooper]], [[Burt Lancaster]], [[Joan Fontaine]], [[Mario Lanza]], [[Vincent Price]] eta [[Charles Bronson]]ekin lan egin zuen.
Anonymous user