Ireki menu nagusia

Aldaketak

t
 
=== Heriotza, argibiderik gabe ===
Kartzelan zelarik, [[kardiopatia]] diagnostikatu zioten. 2013ko martxoaren 11n, erietxera eraman zuten, [[mediku azterketa]] egitera. Sendagileek ikusi zuten bihotz arazo larriak zituela, eta ebakuntza egiteko deliberoa hartu zuten. Familiak, ordea, ez zekien non zegoen. Presoen bidez jakin zuten espetxetik atera zutela, baina ez zekiten non zegoen. Familiak eta abokatuak bilatzeari ekin zioten, erietxeetara eta espetxeetara deika, aurkitu ezinik.<ref name=Renteria2013-04-02>Aitor RENTERIA: [http://paperekoa.berria.info/harian/2013-04-02/002/001/Lopez_Pe_aren_familiak_auzitara_joko_du_jasan_duen_jarrera_basatia_salatzeko.htm «Tratua salatu, eta Lopez Peñaren heriotza ikertzeko eskatu dute»], ''Berria'', 2013-04-02.</ref>
 
Familiak salaketa jarriko du espetxeko zuzendariaren, erietxearen eta Estatuaren abokatuaren «jarrera basatiaren» aurka
 
Konfiantzazko sendagilea ez da autopsian egon, eta familiak ezin izan du gorpua ikusi
 
 
 
</ref>
 
Martxoaren 19an, auzitegian Yolanda Molina abokatuari erran zioten Corbeil-Essonnesko erietxean zegoela. Erietxea erraldoia da, eta zerbitzuz zerbitzu ibili ziren, non zegoen jakin gabe. Azkenean, erran zioten kardiologia zerbitzuan zegoela, baina familiak ezin zuela ikusi, prefetaren esku zegoelako erabakia. Zerbitzuz zerbitzu, gelaz gela Lopez Peñaren bila segitu zuen familiak. Azkenean, bulego batean erran zieten zerbitzu hartan zegoela, baina familiak ez zuela hura ikusteko baimenik. Abokatuak bai, ordea.<ref name=Renteria2013-04-02/>