«Xabier López Peña»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
[[File:Xabier lopez peña 0001.JPG|thumb|right|300px|'''Xabier Lopez Peña''' hildako presoaren aldeko [[pankarta]].]]
 
'''Xabier López Peña''', '''''Thierry''''' ezizenez ere ezaguna ([[Galdakao]], [[Bizkaia]], [[1958]]ko [[maiatzaren 30]]a - [[Paris]], [[Frantzia]], [[2013]]ko martxoaren [[30]]a) [[ETA|etakide]] nabarmena izan zen.
'''Xabier López Peña''', ''Thierry'' ezizenez ere ezaguna, ([[Galdakao]], [[1958]]ko [[maiatzaren 30]]a - [[Paris]], [[2013]]ko martxoaren [[13]]a) [[ETA|etakide]] nabarmena izan zen. [[1970eko hamarkada]]n [[ETA (pm)]] erakundeko ekintzailea izan zen. 1980ko hamarkadaren hasieran [[ETA (m)]] erakundearen baitan integratu zen. 1983 urtean atxilotua izan zen [[Baiona]]n eta kartzelan egon ondoren, Latinoamerikaran egon zen. Ondoren, Frantziara itzuli eta ETAren aparatu logistikoan integratu zen. 2006 urtearen bukaeran, ETAk espainiar gobernuarekin [[Oslo]]n izandako elkarrizketetan parte hartu zuen ETAren interlokutore nagusi moduan. 2008 urtean [[Bordele]]n atxilotu zuten. Kartzelan zegoelarik, [[kardiopatia]] bat diagnostikatu zitzaion. 2013ko martxoaren 11an, Parisko ospitale batean ingresatu zuten eta han jasandako garuneko isuri baten ondorioz hil zen. Familiak eta gertukoek salatu zutenez, ez zitzaien ospitaleratzearen berririk eman eta hilda bakarrik ikusi ahal izan zuten.{{erref behar}}
 
== Bizitza ==
{{erreferentzia falta |Atal |data = 2013ko apirila}}
[[1970eko hamarkada]]n [[ETA (pm)]] erakundeko ekintzailea izan zen. 1980ko hamarkadaren hasieran [[ETA (m)]] erakundearen baitan integratu zen. 1983an atxilotua izan zen [[Baiona]]n, eta, espetxealdi baten ondoren, Latinoamerikan izan zen. Gero, Frantziara itzuli eta ETAren aparatu logistikoan sartu zen. 2006aren bukaeran, ETAk espainiar gobernuarekin [[Oslo]]n izandako elkarrizketetan parte hartu zuen, ETAren ordezkari nagusitzat. 2008an [[Bordele]]n atxilotu zuten.
 
=== Heriotza, argibiderik gabe ===
Kartzelan zelarik, [[kardiopatia]] diagnostikatu zioten. 2013ko martxoaren 11n, erietxera eraman zuten, [[mediku azterketa]] egitera. Sendagileek ikusi zuten bihotz arazo larriak zituela, eta ebakuntza egiteko deliberoa hartu zuten. Familiak, ordea, ez zekien non zegoen. Presoen bidez jakin zuten espetxetik atera zutela, baina ez zekiten non zegoen. Familiak eta abokatuak bilatzeari ekin zioten, erietxeetara eta espetxeetara deika, aurkitu ezinik.<ref name=Renteria2013-04-02>Aitor RENTERIA: [http://paperekoa.berria.info/harian/2013-04-02/002/001/Lopez_Pe_aren_familiak_auzitara_joko_du_jasan_duen_jarrera_basatia_salatzeko.htm «Tratua salatu, eta Lopez Peñaren heriotza ikertzeko eskatu dute»], ''Berria'', 2013-04-02.
 
Familiak salaketa jarriko du espetxeko zuzendariaren, erietxearen eta Estatuaren abokatuaren «jarrera basatiaren» aurka
 
Konfiantzazko sendagilea ez da autopsian egon, eta familiak ezin izan du gorpua ikusi
 
 
 
</ref>
 
Martxoaren 19an, auzitegian Yolanda Molina abokatuari erran zioten Corbeil-Essonnesko erietxean zegoela. Erietxea erraldoia da, eta zerbitzuz zerbitzu ibili ziren, non zegoen jakin gabe. Azkenean, erran zioten kardiologia zerbitzuan zegoela, baina familiak ezin zuela ikusi, prefetaren esku zegoelako erabakia. Zerbitzuz zerbitzu, gelaz gela Lopez Peñaren bila segitu zuen familiak. Azkenean, bulego batean erran zieten zerbitzu hartan zegoela, baina familiak ez zuela hura ikusteko baimenik. Abokatuak bai, ordea.<ref name=Renteria2013-04-02/>
 
Ebakuntza eginik, gaizki zegoen Lopez Peña, baina ez zuten erietxeko zaintzapeko eremuan atxiki, haren barnean den espetxean baizik. Martxoaren 20an, sendagilearekin bildu zen Molina. Bihotzeko ebakuntzak buruko odol jarioa eragin ziola erran zion, baina hala ere birgaitzea eginda oneratzeko moduan zela, egoera egonkorrean zela, eta bizia galtzeko arrisku berezirik ez zuela. Erietxean zegoen bigarren astean, Lopez Peña osasun arrazoiengatik libre uzteko eskatu zion Molinak auzitegiko abokatu orokorrari, baina abokatu orokorrak ez zuen onartu.<ref name=Renteria2013-04-02/>
 
Martxoaren 30ean, Lopez Peña ikustera joan zen familia, 13:00etan. Hara heltzean jakinarazi zieten egun horretan bertan hil zela, 01:00etan.<ref name=Renteria2013-04-02/>
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}
 
{{biografia zirriborroa}}