Ireki menu nagusia

Aldaketak

ez dago edizio laburpenik
[[File:Xabier lopez peña 0001.JPG|thumb|right|300px|'''Xabier Lopez Peña''' hildako presoaren aldeko [[pankarta]].]]
 
'''Xabier López Peña''', ''Thierry'' ezizenez ere ezaguna, ([[Galdakao]], [[1958]]ko [[maiatzaren 30]]a - [[Paris]], [[2013]]ko martxoaren [[13]]a) [[ETA|etakide]] nabarmena izan zen. [[1970eko hamarkada]]n [[ETA (pm)]] erakundeko ekintzailea izan zen. 1980ko hamarkadaren hasieran [[ETA (m)]] erakundearen baitan integratu zen. 1983 urtean atxilotua izan zen [[Baiona]]n eta kartzelan egon ondoren, Latinoamerikaran egon zen. Ondoren, Frantziara itzuli eta ETAren aparatu logistikoan integratu zen. 2006 urtearen bukaeran, ETAk espainiar gobernuarekin [[Oslo]]n izandako elkarrizketetan parte hartu zuen ETAren interlokutore nagusi moduan. 2008 urtean [[Bordele]]n atxilotu zuten. Kartzelan zegoelarik, [[kardiopatia]] bat diagnostikatu zitzaion. 2013ko martxoaren 11an, Parisko ospitale batean ingresatu zuten eta han jasandako garuneko isuri baten ondorioz hil zen. Familiak eta gertukoek salatu zutenez, ez zitzaien ospitaleratzearen berririk eman eta hilda bakarrik ikusi ahal izan zuten.
 
48.195

edits