Austriako Ondorengotza Gerra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: {{Gerra infotaula | izena = Austriako Erregetzarako Gerra | guda = | frontea = | irudia = 280px | oina = Pierre L'Enfanten ''Fontenoyko ...
(Ez dago alderik)

12:58, 27 martxoa 2013ko berrikusketa

Austriako Erregetzarako Gerra 1740-1748 urteetan, Europako estatu guztietara hedatu zen gerra izan zen. Karlos VI.a Austriako enperadorea hil zenean, Europako estatu ahaltsu batzuek ez zuten inperioa haren alaba Maria Teresaren eskuetan geratzea onartu eta berehala hasi ziren tirabirak. Frederiko II.a Prusiako erregeak eman zuen lehen urratsa eta Silesia hartu zuen (1740). Frantzia, Espainia, Bavaria eta Saxonia Prusiaren alde jarri ziren eta Karlos Alberto Bavariakoa izendatu zuten Austriako enperadore, Karlos VII.a deituraz. Ingalaterra eta Herbehereak Austriaren alde agertu ziren. Frantsesek eta bavariarrek Austria Garaia eta Bohemia hartu zituzten. Prusiak, bere aldetik, bakea izenpetu zuen Austriarekin, ordainean Silesia hartuz (Breslau, 1742; Dresde, 1745). Bavariak atzera egin zuen 1743an eta Frantzia bakarrik geratu zen Ingalaterraren aurrean. Frantzia Herbehereez jabetu zen (1747-1748), baina Aachengo hitzarmenak (1748) gauzak lehen bezala utzi zituen eta Maria Teresaren erregetza onartu behar izan zuen Frantziak.

Austriako Erregetzarako Gerra
Pierre L'Enfanten Fontenoyko gudua
Data1740ko abenduaren 16 – 1748ko urriaren 18
LekuaEuropa, Ipar Amerika eta India
EmaitzaMaria Teresa I.a Austriakoak tronua mantendu zuen
Gudulariak
 Frantzia
Prusiako Erresuma
 Espainia
Bavariako hauteslerria (1741–45)
Saxoniako hauteslerria (1741–42)
Siziliako Erresuma
Napoliko Erresuma
Genovako Errepublika
 Suedia (1741–43)
Habsburgotar monarkia
Erresuma Batuko Erresuma
Hanoverko hauteslerria
Zazpi Herbehere Batuen Errepublika
Saxoniako hauteslerria (1743–45)
Sardiniako Erresuma
 Errusiar Inperioa (1741–43, 1748)
Buruzagiak
Luis XV.a Frantziakoa

Maria Teresa I.a Austriakoa
Frantzisko I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa

Erreferentziak