Luchino Visconti: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
zuzenketa: bi hitzen artean espazio bat egon behar du
zuzenketa: ergatibodun subjektuak pluralean egon behar du, aditzarekin komunztaduran
15. lerroa:
Zuzendari neo-errealista izan arren, [[1950eko hamarkada]]n zehar bere estiloa aldatu egin zuen [[1954]]ean Senso izeneko filma zuzendu zuenean. Filme honetan Viscontik errealismoa eta erromantizismoa batzen ditu, neo-errealismoarekin apurtzeko. Garai hartan, Viscontik hainbat antzezlan zuzendu zituen, esaterako Rina Morelli-Paolo Stoppa konpainiako antzezpenak, [[Vittorio Gassmann]]ekin batera.
 
Neo-errealismora bueltatu zen, [[1960]]ean Rocco eta bere Anaiak zuzendu zuenean. Filmean [[Italia]] hegoaldeko inmigranteakinmigranteek [[Milan]]era bidaiatzen dute, etorkizun hobe baten bila. Geoffrey Nowell-Smith biografialariak esan zuen "Visconti neo-errealismorik gabe, expresionismorim gabeko Lang edota formalismorik gabeko Eisenstein baten modukoa da".
 
[[1960ko hamarkada]]n zehar, Viscontiren filmak pertsonalagoak bilakatu ziren. Il Gatopardo (Lehoinabarra), [[1963]]ean egin zuen, eta [[Sizilia]]ko aristokraziaren gainbehera jorratzen du. [[Burt Lancaster]] aktore estatubatuarra izan zen filme honetako protagonista, Don Fabrizio printzearen paperean.